The Talented Mr. Ripley (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

The Talented Mr. Ripley (euskaraz Ripley jaunaren talentua) 1999ko Anthony Minghella ingeles zinema zuzendariaren thriller psikologiko filma bat da. Bertan, Matt Damon, Gwyneth Paltrow, Jude Law eta Cate Blanchett aktoreek antzeztu zuten.

Patricia Highsmith idazlearen The Talented Mr. Ripley eleberrian oinarritua dago. Aurretik, eleberri honen beste zinemaratze bat ere izana zen, hain zuzen ere, 1959an René Clémentek zuzendu eta Alain Delonek antzeztutako Plein soleil filma. Ripley Saileko beste hainbat filma ere egin izan direlarik. Hauetan, polizia eleberrietako ohiko protagonistak ez bezala, pertsonaia nagusia antiheroia da, izaera makiabelikoa eta nortasun sexual bikoitza duen gizonezkoa.

5 5 Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Aktore onenaren BAFTA Saria irabazi zuen (Jude Law).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Ripley (Matt Damon), Manhattango zerbitzu enpresa batetako langile gazte eta oportunista bat da, festa batean pianoa jotzeko Princetongo jaka bat maileguan eskatzen duelarik. Festa ospatzen ari den etxaldeko jabe abertsak Ripleyren jaka ikustean, Ripleyek jabearen Dickie semearen (Jude Law) laguna eta unibertsitateko gelakidea dela sinistarazten dio; orduan, aitak Ripley Italiara joan eta Dickie etxera ekarrarazteko mila dolar emango dizkio, honela Dickiek etxean familiako enpresa zuzendu eta gaixorik dagoen amarekin bere azken uneak igaro ditzan. Dickie, playboy eta bizizale bat da, Ripleyk Italian hura ezagutzean haren bizimodua eta Marge neskalagunaz (Gwyneth Paltrow) oso erakarria sentituko da. Honela bada, Ripley bizimodu horretara berehala ohitu eta Dickieren palgun egingo da, harengatik adiskidetasuna baina zeozer gehiago ere sentituko duelarik. Bere sentimenduak ezagutaraztea derrigortua izatean, bizitza erabat aldatuko dion erabaki bat hartzeko abangunean egongo da.

Aktoreak

Kanpo loturak