The Texas Chain Saw Massacre

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Texas Chain Saw Massacre
Jatorria
Argitaratze-data1974
Jatorrizko izenburuaThe Texas Chain Saw Massacre
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaEskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoabeldurrezko zinema eta Exploitation filma
Iraupena83 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaThe Texas Chainsaw Massacre (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Tobe Hooper
Gidoigilea(k)Tobe Hooper
Kim Henkel

Antzezlea(k)
Marilyn Burns (Sally Hardesty (en) Itzuli)
Edwin Neal (en) Itzuli
Gunnar Hansen (en) Itzuli
Paul A. Partain
Jim Siedow
Allen Danziger
William Vail
Teri McMinn
John Dugan
John Larroquette
John Henry Faulk (en) Itzuli

[[Kategoria:Edwin Neal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Gunnar Hansen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]







[[Kategoria:John Henry Faulk (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaKim Henkel
Tobe Hooper

Konpainia ekoizleaZurrunbilo
Vortex
Metro-Goldwyn-Mayer
Cannon (en) Itzuli
New Line Cinema
Columbia Pictures



[[Kategoria:Cannon (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]

Bestelako lanak
MusikagileaTobe Hooper
Argazki-zuzendariaDaniel Pearl
Daniel Pearl
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTexas
Argumentu nagusiaserieko hiltzailea

thetexaschainsawmassacre.net
IMDB: tt0072271 Filmaffinity: 106098 Allocine: 2048 Rottentomatoes: m/1021112-texas_chainsaw_massacre Mojo: texaschainsaw Allmovie: v49206 TCM: 92640 Metacritic: movie/the-texas-chain-saw-massacre TV.com: movies/the-texas-chain-saw-massacre Edit the value on Wikidata
kronologia
The Texas Chain Saw Massacre The Texas Chainsaw Massacre 2 (en) Itzuli

The Texas Chain Saw Massacre (euskaraz Texasko Sarraskia) 1974ko Tobe Hooper estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da. Marilyn Burns, Paul A. Partain, Edwin Neal, Jim Siedow, Gunnar Hansen eta Teri McMinn aktoreek antzeztu zuten, narratzailea John Larroquette izan zen.

Beldurrezko zinemako filma ospetsuenetakoa da, filma honetako Leatherface ("Larruzko-aurpegi", Gunnar Hansen) motozerra eta larruzko mozorrodun hiltzailea ikur ezagun bilakatu zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1970eko hamarkada, AEB. Inongo kezkarik gabeko bost gaztek minibus batean Texasen barna bidaiatuz doaz: Sally (Marilyn Burns), bere anaia elbarritua den Franklin (Paul A. Partain), Jerry (Allen Danziger), Kirk (William Vail) eta Pam (Teri McMinn). Bapatean, autostopa egitez jaso duten etxegabea (Edwin Neal) ikusirik lurralde arrotz eta giro txarreko batean sartu direla ohartu dira, gizon hura obsesio hilkorrak dituen gizaseme bizioduna eta bitxia baita, denbora gutxian pertsonaia desatsegin eta mehatxagarria suertatuko zaielarik. Bost adiskideek hartaz ihes egitea lortuko dute. Handik gutxira, gasolindegi batean gelditu eta minibusari gasolina botatzera doazenean bertan gasolinarik ez dagoela jabetuko dira. Hortaz, inguruan dagoen Sally eta Franklinen haurtzaroko etxera zuzenduko dira. Kirk eta Pam bainatzera doazen unean, inguruko baserri isolatu eta zahar bat ikusi eta bertaratzea erabakiko dute, han mozorrodun harakin bat (Gunnar Hansen) agertu eta biak sarraskituko ditu. Jerry Kirk eta Pamen bila joan eta patu bera izango du. Hortaz, gauea iristear dagoela bi lagun besterik ez dira bizirik egongo. Erasoaldi baten ondoren Franklin hil eta amesgaizto beldurgarriena gauzatuko da, bizirik gelditzen den azken kidea den Sallyk (Marilyn Burns) Sawertarren eskutik jazo litekeen gehiegikeriazko erokeria handiena zer den jakingo baitu...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]