The Tommyknockers

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Tommyknockers
Datuak
IdazleaStephen King
Argitaratze-data1987ko azaroaren 10a
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Tommyknockers
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea AEB
Orrialdeak558
ISBN978-0-399-13314-5
Euskaraz
IzenburuaTommyknockerrak

The Tommyknockers (euskaraz Tommyknockerrak) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1987ko azaroaren 10an Putnam argitaletxeak argitaratu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako Maine estatuko Haven udalerriko biztanleak objektu misteriotsu baten eragina jasango dute. Dirudienez, Lurrera iritsi eta luzaroan lurpean egon den espaziontzia, baina Roberta "Bobbi" Anderson western eleberrien idazleak piskanaka lurpetik atera du, eta objektua herdoiltzean airera usainik gabeko gas moduko bat isuri du, gas honek herriko biztanleak iraganean espaziontzian ailegatu ziren izakietan bilakatuko ditu: Tommyknockerrak direlakoak.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993an ABC katean eleberri honetan oinarritutako izenburu berdineko telesail laburra estreinatu zen, tartean Jimmy Smits (Jim Gardner) eta Marg Helgenberger (Bobbi Anderson) aktoreek antzeztu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]