The Wicker Man (1973ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Wicker Man (1973ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1973
Jatorrizko izenburua The Wicker Man
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema, misteriozko zinema, film dramatikoa, dystopian film Itzuli, lan literario batean oinarritutako filma eta crime film Itzuli
Iraupena 88 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Ritual Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Robin Hardy Itzuli
[[Kategoria:Robin Hardy Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Anthony Shaffer
Antzezlea(k)
Christopher Lee
Britt Ekland
Diane Cilento
Ingrid Pitt
Edward Woodward
Lindsay Kemp
Ross Campbell
John Hallam
John Sharp
John Young
Gerry Cowper
Aubrey Morris
Paul Giovanni






[[Kategoria:Ross Campbell Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Gerry Cowper Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Peter Snell
Konpainia ekoizlea British Lion Films Itzuli
[[Kategoria:British Lion Films Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Paul Giovanni
Argazki-zuzendaria Harry Waxman
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Eskozia
Kanpo loturak

The Wicker Man (euskaraz Zumitzezko Gizona) 1973ko Robin Hardy ingeles zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Edward Woodward, Britt Ekland, Diane Cilento, Ingrid Pitt eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.

2006an izenburu berdineko estatubatuar berregokitzapena izan zuen. Ondoren bi jarraipen izan ditu, The Wicker Tree (2011, "Zumitzezko Zuhaitza") eta gaur egun filmatzeke dagoen The Wrath of the Gods (Jainkoen Haserrea) filmak. Guztiek Europa kristautu aurreko paganismoa eta jentiltasunari buruzko The Wicker Man Trilogia osatzen dute.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Londresko Scotland Yardeko Howie polizia sarjentuak (Edward Woodward) Eskoziako Hebridetako Summerisle uharte isolatutik igorri dioten gutun bat jaso berri du, honetan, bertako Rowan Morrison (Gerry Cowper) neskatoaren desagerketa hilketa bat izan litekenaren susmoa aipatzen zaioa.

Hortaz, Howie uhartera bertaratu eta piskanaka ikerketa aurrera doan heinean, erabateko kristau zorrotz ezkongabea izanik uharteko jendearen ohitura ezohikoekin harritzen hasiko da: herritarrek beren arbasoen zelta erlijio eta ohiturak burutzen jarraitzen dute, larreetan lasai ederrean eta denen bistara taldean larrua joz, Maiatzaren Leheneko Jaialdian haurrei zakil itxurako maiatzeko zuhaitza erakutsi eta haren inguruan dantzatzen dira, eztarriko mina ahoan zapoak sartuz sendatzen dituzte, herriko eliza zenaren hondakinak besterik ez dira gelditzen, hilerriko hilobietan zuhaitzak landatzen dituzte, eta abar.

Kultu pagano honen burua Lord Summerisle da (Christopher Lee). Hori gutxi balitz, herritarrak Howieren ikerketa oztopatzen saiatuko dira, eta Rowanen amak berak (Irene Sunter) inoiz alabarik ez zuela izan ziurtatuko dio. Horrek Howieri desagerketaren atzean ezkutuko zeozer badela susmaraziko dio, desagertutako neskarik ez balegoke, gutuna nork eta zein helburuz bidali dioten jakin nahiko baitu.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1967ko David Pinner britainiar idazlearen Ritual (Errituala) eleberrian oinarritua dago, baina eleberriko kontakizuna Kornuallesko landa eremuko herri isolatu batean girotua dagoen bitartean, filmaren kontakizuna Eskoziako Hebridetako fikziozko Summerisle uharte isolatuan girotua dago.

Izenburuak Antzinaroan Europa pagano edo jentilean eta zelta kulturan erabilitzen omen zen "Zumitzezko Gizona" zelako irudiaren erritualari aipamen egiten dio.

Estreinatu eta berehala kultuzko filma bilakatu zen, nagusiki garai hartan ezohikoa zen paganismoa, zelta mitologia, rock psikodeliko eta zelta musikaren arteko nahasketa aurkezten baitzuen, abesti guztien artean Erdi Aroko Wessex eskualdeko Sumer Is Icumen In abestiak jartzen duen giro iluna nabarmentzen delarik. Christopher Lee aktoreak berak antzeztutako film gogokoena zuela aipatu izana zuen.

Bestalde, filmaren amaieralderako mozorroen erritual edo erromensaldian zehar Willy O' Winsbury antzinako eskoziar abestia haizezko musika-tresna banda batek joa entzungai da.

Berez, filma nagusiki Ezkoziako Dumfries eta Galloway konderriko Gatehouse of Fleet, Newton Stewart, Kirkcudbright eta Creetown herrietan filmatu zen, bai eta Highland lurraldeko Plockton herrian ere. Aldiz, Lord Summerisleren jauregiaren eszenak Culzean gazteluan, hasierako hegazkinetik ikusten diren aireko eszenak Skye uharteko The Storr eta Quiraing eremuetan, eta filmaren amaierako itsaslabarretako eszenak Burrow Head lurmuturrean.

Christopher Leek bere ibilbide guztiko film kuttunena eta antzezpen gogokoena zuen[1] eta film bikain gisa deskribatzen du[2]. Erresuma Batuko garai guztietako beldurrezko film onenen sailkapeneko lehenbiziko postuetan egon ohi da, zinema kritikari batzuk "beldurrezko zinemaren "Citizen Kane" bezala deskribatzen dute[3]. Beldurrezko zinema zaleen kultuzko filma izateaz gain, neopaganismoaren zaletuen artean ere badu bere ospea.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Hombre de Mimbre, la pelicula favorita de Christopher Lee. Sucedió una noche. canaltcm.com (Gaztelaniaz)
  2. Christopher Lee talks about The Wicker Man. Youtube.com (Ingelesez)
  3. Christopher Lee talks about The Wicker Man. Youtube.com (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Wicker Man (1973ko filma)