The Wilby Conspiracy
| The Wilby Conspiracy | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 1975 |
| Izenburua | The Wilby Conspiracy |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Australia |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dramatikoa eta ekintza-filma |
| Iraupena | 105 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Kenya eta Pinewood Studios |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Ralph Nelson |
| Gidoigilea(k) | Rod Amateau (en) |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Martin Baum (en) Helmut Dantine |
| Edizioa | Ernest Walter (en) |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Stanley Myers (en) |
| Argazki-zuzendaria | John Coquillon |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Hegoafrika |
| Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
The Wilby Conspiracy, euskaraz: «Wilby Konspirazioa», 1975eko Ralph Nelson britainiarrak zuzendutako abentura eta thriller film bat da. Peter Driscoll britainiar idazlearen 1972ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Sidney Poitier, Michael Caine, Nicol Williamson eta Prunella Gee sktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoafrika, Apartheidaren ondorioz, herrialdeko giro politikoa eta soziala okerrera doa. Rina van Niekerk (Prunella Gee) afrikaner abokatu defendatzaileak Robben uhartean preso egon den Shack Twuala (Sidney Poitier) iraultzailea aske utz dezaten lortu du, baina kalean libre gelditu bezain laister Hegoafrikako Estatu Segurtasun Bulegoko poliziak jazartzen hasiko zaizkio. Rina van Niekerken maitalea den Jim Keogh (Michael Caine) britainiar meatzaritza ingeniariak Shacki ihes egiten lagunduko dio eta hegoafrikar poliziak atzetik atzeman asmoz jarraika dituztela Botswanarako ihes bidaiari ekingo diote: Jimek jakingo ez duena gertatutako guztia aurrez xehetasun osoz prestatutako konspirazio bati dagokiola da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sidney Poitier: Shack Twala
- Michael Caine: Jim Keogh
- Nicol Williamson: Horn maiorra, Hegoafrikako Estatu Segurtasun Bulegoa
- Prunella Gee: Rina van Niekerk
- Saeed Jaffrey: Anil Mukarjee doktorea, indiar dentista
- Persis Khambatta: Persis Ray doktorea, dentista
- Rijk de Gooyer: Van Heerden, Hegoafrikako Estatu Segurtasun Bulegoa
- Rutger Hauer: Blane van Niekerk
- Patrick Allen: Brigadierra
- Joe De Graft: Wilby Xaba
- Archie Duncan: Gordon
- Helmut Dantine: Auzipetze kontseilaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1975eko filmak
- Ralph Nelsonek zuzendutako filmak
- Michael Cainek antzeztutako filmak
- Sidney Poitierrek antzeztutako filmak
- Nicol Williamsonek antzeztutako filmak
- Jürgen Thormannek antzeztutako filmak
- Michael Chevalierrek antzeztutako filmak
- Rutger Hauerrek antzeztutako filmak
- Joachim Kemmerrek antzeztutako filmak
- Saeed Jaffreyk antzeztutako filmak
- Persis Khambattak antzeztutako filmak
- Patrick Allenek antzeztutako filmak
- Helmut Dantinek antzeztutako filmak
- Rijk de Gooyerrek antzeztutako filmak
- Helmut Dantinek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko film dramatikoak
- Thrillerrak
- Apartheidari buruzko filmak
- Gerra Hotzari buruzko filmak
- Abokatuei buruzko filmak
- 1970eko hamarkadako abentura filmak
- Hegoafrikan girotutako filmak
- Botswanan girotutako filmak
- Eleberrietan oinarritutako filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak
- Euskaratutako filmak