The Word for World Is Forest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Word for World Is Forest
Datuak
Idazlea Ursula K. Le Guin
Argitaratze-data 1976
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua The Word for World Is Forest
Argitaletxea G. P. Putnam's Sons Itzuli
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak 189
ISBN 0-399-11716-4
OCLC 2133448
Sariak Hugo saria
Euskaraz
Izenburua "Munduaren izena Basoa da"

The Word for World Is Forest ("Munduaren izena Basoa da") Ursula Kroeber Le Guin idazle estatubatuarraren zientzia fikziozko eleberria da. Liburuaren lehenengo bertsioa eleberri laburra moduan 1972an plazaratu zuen eta Hugo saria irabazi zuen; 1976an nobela luzearen formatuan plazaratu zuen. "Ekumen zikloa"ren barruan kokatzen da. Ekumen gizakiak kolonizatutako munduen federazioa da eta egilearen nobela desberdinetan agertu da.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"New Tahiti" basoz estalitako planeta da. Han gizakien kolonia bat dago eta Lurrera egurra bidaltzen dute. Egurrak gure planetan balio handia du. Zoritxarrez, gizaki horien lana New Tahitin ondorio latzak uzten ditu: planetaren uharte handienetariko bat basogabetuta dago. Planetan ere gizaki antza duten izakiak bizi dira: crichyak. Gizakiek humanoide horiek esklabu moduan erabiltzen dituzte. Biolentzia horren aurrean humanoideek modu berean erantzuten ikasi dute. Selver izeneko liderraren gidaritzapean gizakien aurkako errebolta hasiko da.

Eleberri hau idatzi zuenean Ursula K. Le Guin Vietnamgo Gerraren eraginpean zegoen, horren aurkako aktibista aktiboa izan baitzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]