Thelma Cabrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thelma Cabrera

Bizitza
JaiotzaEl Asintal (en) Itzuli1970eko irailaren 21a (53 urte)
Herrialdea Guatemala
Lehen hizkuntzaMam (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta nekazaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Movement for the Liberation of Peoples (en) Itzuli

Thelma Cabrera Pérez de Sánchez (El Asintal, Retalhuleu, Guatemala, 1970eko irailaren 21a) guatemalar politikaria eta giza-eskubideen defendatzailea da. Jatorri maya du, Mam taldekoa. CODECAko ekintzaile ezaguna da eta 2019an, lehendakaritzako hautagai aurkeztu zen Movimiento para la Liberación de los Pueblos alderdiaren eskutik.[1]

Thelma Cabrera Guatemalako Hirian 2019ko hauteskunde orokorraren kanpainaren harira

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cabrera elebiduna da, Mam hizkuntza du ama eta gaztelania bigarrena. Nekazari familia txiro batean jaioa, bere gurasoekin eta anai-arrebekin lan egiten zuen kafe haztegietan. 15 urte zituela ezkondu zen.[2]

CODECAko buru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko apirilean Codecako Zuendaritza Batzordearen Lehendakaritza hartu zuen baina, 2009tik dabil zuzendaritzan, emakumeen programaren arduraduna izanik, baita oinarrizko antolaketa bultzatzeaz, zein 25.000 bazkide baino gehiago lortu ditu.[3]

Lehendakaritzarako hautagai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, Movimiento para la Liberación de los Pueblos alderdiaren eskutik Guatemalako lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zen.[4]Guatemalako herritarren %60a indigenatzat du bere burua, baina gutxi dira lehendakaritzara aurkeztu direnak, are gutxiago emakume indigenak, aurrekari bakarra Rigoberta Menchú izan zen, Bake Nobel Saria. Pertsonaia ezezaguna izan arren, inkestetan laster egin zuen gora eta statu quoa salatzan jarri zuen ere.[1]

Inkesten arabera bosgarren sailkatzekoa zen, eta azkenik, ekainean ospatutako Hauteskunde Orokorretan laugarren sailkatu zen bozken %10.3arekin, Roberto Arzú PAN-PODEMOS alderdiaren aurretik[5]. Abuztuan ospatutako bigarren bueltan ordea lehiatik kanpo geratu zen.[6][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «Thelma Cabrera: indigenous, female and shaking up Guatemala's election» the Guardian 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  2. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. «¿Quién es Thelma Cabrera?» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  3. (Gaztelaniaz) Guatemela, elPeriodico de. «Thelma Cabrera: De las protestas a la política» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  4. (Ingelesez) «Thelma Cabrera Aspires to Be the First Indigenous Woman President of Guatemala» www.culturalsurvival.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  5. (Ingelesez) Abbott, Jeff. «Former first lady leads in Guatemala election» www.aljazeera.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  6. (Ingelesez) Montes, Juan. (2019-06-17). «Guatemala Presidential Election Heads to Runoff» Wall Street Journal ISSN 0099-9660. (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).
  7. Imaz, Andoni. «Aldaketarako itxaropenik gabe» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]