Theo van Doesburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theo van Doesburg

(1927)
Bizitza
JaiotzaUtrecht (en) Itzuli1883ko abuztuaren 30a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaDavos1931ko martxoaren 7a (47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Agnita Feis  (1910eko maiatzaren 4a -  1917ko maiatzaren 11)
Lena Milius  (1917ko maiatzaren 30a -  1923ko urtarrilaren 31)
Nelly van Doesburg  (1928ko azaroaren 24a -  1931ko martxoaren 7a)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, margolaria, arkitektoa, idazlea, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria, art theorist (en) Itzuli eta diseinatzailea
Lantokia(k)Davos
Meudon
Auvers-sur-Oise
Antrain
Haga
Donostia
Estrasburgo
Belle-Île
Clamart
Paris
Rügen
Weimar
Groesbeek
Zoeterwoude
Leiden
Utrecht
Heemskerk
Apeldoorn
Amersfoort eta Amsterdam
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakPiet Mondrian
KidetzaDe Stijl
Mugimenduaespresionismoa
De Stijla
Izengoitia(k)Theo van Doesburg

Discogs: 1489488 Edit the value on Wikidata

Theo van Doesburg (Utrecht, 1883ko abuztuaren 30a - Davos, 1931ko martxoaren 7a) herbeheretar margolari, olerkari eta arkitektoa izan zen. De Stijl taldearen sortzailea eta liderra izan zen.

Christian Emil Marie Küpper jaioa, eta Theodorus Doesburg bere aitaordea zen.

Bere lehen erakusketa 1908an izan zen eta 1912tik aldizkarietan idatzi zuen. Hasieran bere eragin nagusia Van Gogh izan zen. 1913an Kandinskyren Rückblicke irakurri zuen eta estilo espiritualago batera aldatu zen. 1915ean, Mondrianen obra ezagutu zuen, eta margolaritzako bere ideala ikusi zuen: errealitatearen abstrakzio osoa. Handik gutxira, De Stijl aldizkaria sortu zuten Bart van der Leck, Anthony Kok, Vilmos Huszár eta Jacobus Oud artistekin batera. Van Doesburg izan zen mugimenduaren enbaxadorea eta Weimarrera bidaiatu zuen zabaltzeko.

1923an Parisera joan zen eta 1924an Piet Mondrianekin hautsi zuen. 1929an adiskidetu egin ziren.

Van Doesburgek beste jarduera batzuk ere egin zituen. Artistentzako etxeak diseinatu zituen, Estrasburgoko Aubette eraikinerako dekorazioa diseinatu zuen Hans Arp eta Sophie Taueber-Arpekin batera eta Arteen Nazioarteko Erakunde baten aitzindaria izan zen El Lissitzky eta Kurt Schwittersekin batera. Dada mugimenduarekin ere harremana izan zuen eta dada poesia argitaratu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]