Theodor Schwann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theodor Schwann
Theodor Schwann Litho.jpg
Bizitza
Jaiotza Neuss1805eko abenduaren 7a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Kolonia1882ko urtarrilaren 11 (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea biologoa, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) BerlinBonn eta Lovaina
Enplegatzailea(k) Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Suediako Zientzien Erret Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Prusiako Zientzien Akademia

Friedrich Theodor Schwann (Neuss (Alemania), 1810eko abenduaren 7a - Kolonia (Alemania), 1882ko urtarrilaren 11) prusiar naturalista, fisiologo eta anatomista izan zen. Jakob Schleidenekin batera teoria zelularra formulatu zuen zientzialari alemaniarra izan zen eta, horretaz gain, berezko sorkuntza, digestio gastrikoa, hartzidurak eta nerbio-zuntzak aztertu zituen. Azken hauetan, Schwannen zelulak deskribatu zituen eta ekarpen ugari egin zizkion histologiari.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theodor Schwann

Theodor Schwann Neussen jaio zen, Düsseldorfetik gertu dagoen alemaniar hiri batean, 1810eko abenduaren 7an.

Ikasketak Bonn, Würzburg eta Berlingo Humboldt Unibertsitatean egin zituen eta, 1834an, graduazioa lortu zuen, bere doktoretza tesian -De necessitate æris atmosphærici ad evolutionem pulli in ovo incubato[1]- oilaskoaren enbrioiaren arnasketari buruzko tesia landu zuelarik. Johannes Müller fisiologoa ezagutu zuen eta bere esperimentuekin lagundu zion.

Schwannen ekoizpenen gehiengoa gaztaroan izan zen, 29 urte besterik ez baitzituen, 1839an Mikroskopische Untersuchungen über die Übereinstimmung in der Struktur und Wachstum der Thiere und Pflanzen (Animalia eta landareen estruktura eta garapenaren konkordantziaren gaineko ikerketa mikroskopikoak) lanaren zati zen Theorie der Zellen formulatu zuenean[2].

Krisi pertsonal baten ondorioz utzi zuen Alemania[3], unibertsitatean lantokirik aurkitu ez zuenez, larritu egingo zena eta, 1839an, Lovainako unibertsitatean (Belgika) anatomia irakasle bihurtu zen[4]. 1848ra arte egon zen han, urte horretan, Liejako unibertsitateko katedra hartu baitzuen eta bertan egon zen 1880an erretiratu zen arte. Bi urte geroago hil zen Kolonian.

Johannes Müllerren eraginpetik irten zenean, bere produktibitatea ia erabat amaituta geratu zen: behazunari buruzko argitalpen bat besterik ez zuen egin. Irakasle bikaina zen, kontzientziaduna, bere ikasleek maitatua eta estimatua.

Azkenean, beste lurraldeetako zientzialariek Schwannen lana aintzat hartu zuten eta, 1879an, Royal Society eta Frantziako Zientzien Akademiako kide izendatu zuten. 1845ean, berriz, Copley Domina irabazi zuen.

1882ko urtarrilaren 11n, erretiratu eta bi urteetara, arreba bisitatzera joan zen batean, hil zen Kolonian[5].

Ekarpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisiologia eta anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1829an, Berlingo Unibertsitatean zegoela, Johannes Müller fisiologoa ezagutu zuen Bonnen eta harreman handia izan zuten Belgikara iritsi arte. Urte horietakoak dira Schwannen lorpenik handienak. Johannes Müllerrekin lanean hasi eta gutxira, bere lehen arrakasta lortu zuen. Zientzialariak, urdaileko estalkien erauzkin batzuetatik abiatuz, digestioan, azido klorhidrikoa ez zen beste faktore bat lanean zebilela frogatu zuen, liseriketaren erantzulea ez zela azido klorhidrikoa. Bi urte geroago, berriz, 1836an, pepsina deitu zion printzipio aktiboa bakantzea lortu zuen. Hori zen liseriketaren erantzulea.

1834 eta 1836 urteen artean, berezko sorkuntzaren kuestioa egia ala gezurra zen frogatzeko esperimentuak gauzatu zituen. Bere metodoa, esterilizatutako (irakindako) salda bat beirazko tutu luze batean aire beroarekin bakarrik jartzean oinarritzen da. Mikroorganismoak antzemateko ezintasuna eta aldaketa kimikorik (usteltzeen) eza izan ziren lorturiko emaitzak. Berezko sorkuntzaren ideia faltsua zela konbentzituta zegoen.

1836an, Berezko sorkuntzaren teoria atzera bota nahian ari zela, azukrearen hartzidura eragiten zuen legamia aurkitu zuen [6].

Johannes Müllerrek proposaturiko gihar-uzkurdurari buruzko ikerketari ekin zion. Bertan, hestegorriko gainaldeko gihar ildaskatuak aurkitu zituen. Gainera, nerbio zuntz periferikoak estaltzen dituzten zelulen estalkiak ere aurkitu zituen. Nerbio-sistema periferikoko glia zelulak aurkitu zituen, bere omenez Schwannen zelula deitzen direnak.

Histologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia ehunen ulermen eta sailkapenean esku hartu zuen. Ondorengo 5 taldeen arabera sailkatu zituen animalia ehunak:

Teoria zelularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina sona handiena eman ziona Teoria zelularraren formulazioa izan zen. Jakob Schleidenek landare zelulak deskribatu zituen eta anatomiarentzat gakoa izango zen teoria zelularra proposatu zuen. Schawannek froga berdinak egin zituen animalia ehunekin eta, zelulen existentzia frogatzeaz gain, enbrioi goiztiarren etapetako ehun helduen garapena azaldu zuen.

1838an, teoria zelularra aurkeztu zuen, sakonago oraindik 1839an argitaraturiko Mikroskopische Untersuchungen über die Uebereinstimmung in der Struktur und der dem Thiere Wachstum und Pflanzen (faunaren eta floraren hazkuntzen arteko berdintasunen inguruko azterketa mikroskopikoak) lanean.

Schwann berak esan zuen bezala, lan honek animalien eta landareen arteko desberdintasun handiena hutsean uzten duela frogatu zuen, hasiera bateko estruktura ezberdinatasuna ezabatuz. Horrela, teoria zelularra ezarri zuen, garaikoek gustuz onartu zutena. Zelulen izaerari buruzko 3 orokortze proposatu zituen Schwannek:

  • Landare eta animaliak zelulez eta hauen jariaketez eratuta daude
  • Zelula hauek bizitza independente bat dute
  • Organismoaren bizitzarekin lotuta daude

Bestalde, zelula indibidualen fenomenoak bitan bereizi zituen:

  • Molekulen konbinaketa bidez eratzen diren zelulak, fenomeno plastiko deritzenak
  • Aldaketa kimikoen ondorio diren zelulak, zelula beraren partikuletan edo zitoplasman gertatutakoak

Azken hauei, fenomeno metaboliko deitzen zaie. Horrela, metabolismoaren terminoa sortu zuen, izaki bizidunetan ematen diren energia aldaketak sortzen dituzten prozesu kimikoak izendatzeko erabiltzen dena.

Oso denbora gutxian burutu zituen Theodor Schwannek ikerketa hauek, 1835 eta 1839 artean. Gero, gizaki bizidunen gaineko fenomenoen ezagutza zientifikoa eta eliza katolikoak erakusten zuena erkatzen saiatu zen. Hasiera batean, bizitzaren oinarrizko fenomenoak aztertu nahi zituen, garunaren funtzionamendura iritsi arte, gogamenera, gizakia izate biologiko eta moralaren gaineko ikerketan amaitzeko.

Baina ezin izan zuen jarraitu eta, hasierako ikuspegi materialista alboratu eta zientzia kristau sinesmenarekin uztartzen saiatu zen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Theodor Schwann Aldatu lotura Wikidatan