Theodor W. Adorno
Theodor W. Adorno (Frankfurt, 1903ko irailaren 11 - Visp, Suitza, 1969ko abuztuaren 6a) alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frankfurteko familia burges batean jaio zen. Bere aita, Oscar Alexander Wiesengrund, ardo merkataria zen, ama, Maria Calvelli-Adorno soprano lirikoa. Bere arreba Agathak pianoa jotzen zuenez, amarekin batera arduratu zen Adornoren haurtzaroko heziketa musikalaz.
Judua izanik, nazien garaian AEBetara emigratu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, Alemaniara itzuli zen. 1949tik filosofia eta soziologia irakatsi zituen Frankfurten. Frankfurteko eskolaren teoria kritikoko bultzatzaile nagusietariko bat izan zen Ernst Bloch, Walter Benjamin, Herbert Marcuse eta Max Horkheimerrekin batera. Freud, Marx eta Hegelen lanak ezinbesteko iturri izan zituzten gizarte modernoari kritika gauzatzeko. Sari ugari jaso zituen XX. mendeko pentsalari entzutetsu gisa eta aintzatetsia izan zen estetika, filosofia eta estetikaren alorretan. Faxismoa eta berak izendaturiko kultur industria izan ziren kritikaren gai nabarmenenak. Bere idazlanetan—Philosophie der neuen Musik (1949), Minima Moralia (1951), Negative Dialektik (1966)— garaiko Europako ezker berriaren eragina nabarmentzen da.
XX. mende hasieran, Europan existentzialismoaren eta positibismoaren korronteak gailentzen ari ziren bitartean, Adornok historia naturalaren ikusmolde dialektikoan aurrerapausoa eman zuen, enpirismoaren eta ontologiaren erakargarri parekideak Kierkegaard eta Husserlen ikasketen bitartez kritikatuz. Vienako bigarren eskolako Alban Bergekin konposizioa ikasi zuen, bere ikasketa musikaletan zehar Arnold Schoenbergen hamabi tonutako teknikarekin hezia baitzen pianoan.
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kaiser Wilhelm Gymnasium ikastetxera joan zen, non bere adimenagatik nabarmendu zen gainontzeko ikaskideen artean. Gazte garaian Siegfried Kracauer ezagutu zuen eta lagun minak egin ziren, Kracauer bera baino hamalau urte zaharragoa zen arren.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.