Theodora R. Jenness
| Theodora R. Jenness | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Greenwood, 1847 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Brooklyn, 1935eko martxoaren 30a (87/88 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Theodora Robinson Jenness (Greenwood, 1847 – Brooklyn, New York, 1935eko martxoaren 30a) estatubatuar haur literaturako idazlea, argitaratzailea eta misiolaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Theodora (Dora) Robinson Maine estatuko Greenwood herrian jaio zen 1847an[1][2]. Ikastetxe pubilkoetan ikasi zuen[3] eta 1865ean graduatu zen Ottawako bigarren hezkuntzako eskolan[1].
1872an, Ottawan, hiriko egunkarian jardun zuen George B. Jennessekin ezkondu zen[3][4][5]. Bi alaba izan zituzten, Ella eta Frances[6].
1882an, MPM Club erakundea sortu zuen Ottawan[7], hiriko klub zaharrena bihurtu zena[8].
1894az geroztik, misio-lanean aritu zen, Hego Dakotako Cheyenne River erreserbako neskei irakatsiz[2]. 1901ean Fort Bennetten aritu zen irakasle lanetan[9], eta 1908an Floran (Walworth konderria)[3].
Mary Sheldon Barnes, Eudora Stone Bumstead, Edwin Roth Champlin (Clarence Fairfield), Helen Gray Cone, Eleanor C. Donnelly, F. (Fern) Hamilton, C. A. Stephens, Robert M. Walsh, William S. Walsh eta beste hainbat idazle gazterekin batera, Our Young Folks haurrentzako hilabetekarian kolaboratzen hasi zen[10]. Idazle ezagun eta arrakastatsu bihurtu zen, batez ere haurrentzako ipuin eta elkarrizketengatik. Hezekiah Butterworthek argitaratutako Zig Zag seriesen ere kolaboratu zuen[11]. Garai batean, kargu bat izan zuen The Youth's Companion aldizkariko erredakzio-taldean[4].
Two Young Homesteaders (1881), Piokee and Her People (1891), Above the Range (1896) eta The Miracle Man (1917) liburuak idatzi zituen, besteak beste[2][12].
1918an senarra hil zitzaion, eta 1920an 25 dolarreko pentsioa hilero jasotzen hasi zen[4].
Theodora Jenness New Yorkeko Brooklyn auzoan hil zen 1935eko martxoaren 30ean[13].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Indian Territory (1879)
- The Contributors' club (1879)
- Two Young Homesteaders (1881)
- Young folks' cyclopedia of stories (hainbat idazlerekin batera, 1886)
- Piokee and Her People (1891)
- Above the Range (1896)
- A Homely Heroine. A Story of 'an Off Wheat Year' (1902)
- Big and Little Sisters: A Story of an Indian Mission School (1909)
- The Miracle Man (1917)
- Young wives tales from Maine and Kansas (hainbat idazlerekin batera)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «Mrs. Theodora Robinson Jenness of Ottawa, Kansas» Illinois State Register: 3. 1877-07-05 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) Herringshaw, Thomas William. (1914). «Jenness, Theodora Robinson» Herringshaw's American Blue Book Of Biography. American Publishers' Association, 559 or. (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) Leonard, John William; Marquis, Albert Nelson. (1908). «Jenness, Theodora Robinson» Who's who in America. A.N. Marquis, 990 or. (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Got a Pension» The Ottawa Herald: 5. 1920-03-04 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Kansas State Board of Agriculture. (1878). Biennial Report of the State Board of Agriculture. The Board, 137 or. (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Deaths» The Brooklyn Daily Eagle: 11. 1934-05-26 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Barker, Deborah. Ottawa. Arcadia Publishing (argitaratze data: 2014-10-20) ISBN 978-1-4396-4791-2. (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «MPM Club Notes 80th Anniversary» The Ottawa Herald: 7. 1962-11-27 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «An Indian Branch» New-York Tribune: 7. 1901-10-29 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Sherrill & Company, C.L. (1888). «A Juvenile Magazine's Graduates» Queries: Devoted to Literature, Art, Science, Education 4 (1–12): 81. (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «In Addition» The Lyndon Journal: 3. 1885-10-29 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «R. D. Lathrop & Co. of Boston» The Ottawa Herald: 2. 1917-07-05 (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Jenness» The Brooklyn Daily Eagle: 15. 1935-04-01 (kontsulta data: 2025-01-03).