Theodore Harold Maiman

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Theodore Harold Maimanen argazkia eta berak sortutako laserrak

Theodore Harold Maiman (Los Angeles, AEB, 1927ko uztailaren 11 - Vancouver, Kanada, 2007ko maiatzaren 5a) estatubatuar fisikaria izan zen.

Colorado eta Stanfordeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Ikerlan nagusiak laserren, mikrouhinen eta espektroskopia optikoaren alorretan egin zituen. Maiman izan zen, esaterako, laser batetik argi-bultzada koherente bat sortzen lehena (1960), laserraren anplifikatzaile gisa errubi bat erabiliz. Handik hilabete batzuetara osatu zen, aurkikuntza hartan oinarriturik, erregulartasunez zebilen lehenengo laserra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]