Thi Lo Su ur-jauziak
| Thi Lo Su ur-jauziak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Altitudea | 604 m |
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 15°55′38″N 98°45′12″E / 15.9272°N 98.7533°E |
| Honen parte da | Umphang Wildlife Sanctuary (en) |
| Kokapena | Umphang (en) |
| Herrialdea | |
| Thailandiaren banaketa administratiboa | Tak |
| Amphoe | Umphang |
| Tambon | Mae Lamung |
Thi Lo Su ur-jauziak (thailandieraz: น้ำตกทีลอซู, Namtok Thi Lo Su) Thailandian dagoen ur-jauzi multzo bat da, herrialde hartako altuena eta handiena. Thailandia ipar-mendebaldeko Tak probintzian aurkitzen dira[1], Umphang basabizitza santutegian.
UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Umphang basabizitza santutegia 1989an.[2]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thi Lo Su izenak "ur-jauzi beltzak" esan nahi du bertako gaoliar jendearen hizkuntzan.[3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mae Klong ibaiaren urak mailakatutako hainbat ur-jauzitan erortzen dira kareharrizko aldapan behera. 250 metrotako altuera jaisten dute eta 450 metrotako zabalera dute. Ur-jauzia ez da zehazki neurtu inoiz, beraz gutxi gorabeherako zenbakiak dira horiek[3]. Oihan tropikal baten barnean kokaturik daude.[1]
Euri sasoian Umphang santutegia itxita egoten da eta txalupaz edo oinezko ibilbide luze bat eginez soilik iritsi daiteke ur-jauzietara.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Umphang Hill Adventure - Thee Lor Sue Waterfall is bigest in Thailand and No.6 of the world» web.archive.org 2009-02-24 (kontsulta data: 2024-09-02).
- 1 2 (Ingelesez) «Thi Lor Su Waterfall» www.tourismthailand.org (kontsulta data: 2024-09-02).
- 1 2 «Tee Lor Su» web.archive.org 2007-12-08 (kontsulta data: 2024-09-02).
