Thierry Biscary

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thierry Biscary

Bizitza
JaiotzaAnhauze1976ko abuztuaren 29a (47 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta perkusionista
Genero artistikoaherri-kanta
egile abeslaria
Musika instrumentuatxalaparta
ahotsa

Badok: thierry-biscary Musikasten: thierry-biscary

Thierry Biscary (Anhauze, 1976ko abuztuaren 29a) baxenafar abeslari emankor eta txalapartaria da[1]. Kalakan taldekidea izateak oihartzuna ekarri dio bereziki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetik kantatu du hainbat taldetan : Bost Gehio, Txitxab, Bolbora, Hegalka,[2] Triki Traka,[3] Kokin.[4]
2009an Paxkal Indorekin Kalakan taldea sortu zuen Katia eta Marielle Labèque[5] gazamek bultzaturik. Urte berean Europan gaindi bira bat egin zuten Maurice Ravelen Bolero famatuaren moldaketa bat txalapartarekin joz.
2012an, Kalakan hirukotearekin Madonnaren MDNA Tour[6] bira mundialean parte hartzen zuen abeslariak.
Urte bizi baten ondotik bere lankideekin Ipar Euskal Herriarat itzuli zen eta heiekin musika egiten segitzen du.[7]

2018an bakarkako ibilbidea abiatu du. Lehenik, Manez ezizena hartu du, Manez eta Kobreak diska plazaratuz Kobreak metalezko tresnen taldearekin[8]. 2020an Muda izeneko bigarren diskoa aurkeztu du, lehen aldiz bere izenean[9].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeetan

Eta ondoko diskoetan agertzen da ere bai :

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2002 : Le Bleu de l'océan. Didier Albertek ekoiztutako minisaila frantsesa
  • 2012: The Labeque way.[24] Félix Cábez-en dokumentala
  • 2013 : Katia et Marielle Labeque, rock et baroque.[25] Fabrice Ferrari eta Constance Lagarde-ren dokumentala
  • 2013 : MDNA world tour. Miamin grabatutako zuzenezko kontzertua
  • 2015 : Kalakan and friends.[26] Zumarragako Antiguako baselizan grabatutako zuzenezko kontzertua
  • 2015 : Faire la parole.[27] Eugène Green-en dokumentala
  • 2020 : Atarrabi eta Mikelats.[28] Eugène Green-en pelikula

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Sortzen dudanak mila erreferentzia ditu, orduan ez da sortzea, irakurketa bat dela errango nuke» Eke.eus (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
  2. "Hain hurbil, hain urrun" diska (Frantsesez)
  3. Triki Traka Bidasoa Folk festibalean (frantsesez)
  4. Kokin taldea Hartzaro festibalean
  5. Labèque ahizpak, itzalpean
  6. Madonna Kalakan euskal hirukotearekin batera
  7. «Thierry Biscary ‘Ttirritt’: «Madonnak, nolabait esateko, argitara eman du gure lana»» Urola Kostako Hitza 2013/04/12.
  8. «Manez eta Kobreak» www.kulturklik.euskadi.eus.
  9. «Thierry Biscary: “Muda bada sasoi aldaketa, bada nortasun aldaketa”» kazeta.eus 2020/10/26 (Noiz kontsultatua: 2020/10/28).
  10. Manez. (Noiz kontsultatua: 2018-03-21).
  11. Arteak oraindik ez den gune bat ireki behar du. .
  12. Hegalka taldearen "Hain hurbil, hain urrun" diska (Frantsesez)
  13. Kokin taldearen "Eta kantuz hasi ziren..." diska (Frantsesez)
  14. Kalakan diskaren aurkezpena
  15. Elementuak diskaren aurkezpena
  16. B_Aldeak diskaren aurkezpena
  17. «Dialektrika» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-16).
  18. Triki Traka taldearen Sarberri diska
  19. Bolero-aren euskal sustraiak (Frantsesez)
  20. Triki Traka taldeaen Euskal Rock Unplugged diska
  21. Silex SiO2 diskaren aurkezpena
  22. Amoria, gure euskal festa
  23. [1]
  24. Documentaire The Labeque way (Ingelesez)
  25. Katia et Marielle Labeque, rock et baroque dokumentala (Frantsesez)
  26. Kalakan and friends DVDa
  27. Faire la parole, cycle Chez les Basques (Frantsesez)
  28. [2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]