Thomas C. Jerdon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas C. Jerdon

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Caverhill Jerdon
JaiotzaDurham1811ko urriaren 12a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaUpper Norwood (en) Itzuli1872ko ekainaren 12a (60 urte)
Hobiratze lekuaWest Norwood Cemetery (en) Itzuli
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
(1828 -
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, medikua, zoologoa, ornitologoa, entomologoa, zoological collector (en) Itzuli eta landare biltzailea
Lantokia(k)Britainiar Raj eta Myanmar
Enplegatzailea(k)Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia

Thomas Caverhill Jerdon (Biddick House, 1811ko urriaren 12a - Upper Norwood, 1872ko ekainaren 12a)[1] mediku, zoologo eta botaniko britainiarra izan zen. Ornitologian aitzindaria, Indiako hegazti espezie ugari deskribatu zituen. Hainbat landare (Jerdonia generoa barne) eta hegazti espeziek, tartean Godobariko korrikalariak (Rhinoptilus bitorquatus),[2] bere izena daramate ingelesez.

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Thomas, Archibald Jerdon Bonjedwardekoaren seme nagusia, Biddick House-en jaio zen, Durham-eko konderrian, Jedburgh-etik gertu.Lehenik Bishopton Grove-n ikasi zuen, Ripon-etik hurbil, eta geroago Bawtryn, Doncasterretik gertu. Bere aitak Thomasen historia naturalarekiko interesa pizten lagundu zuen. Thomasen aita naturalista ezaguna ez bada ere, behatzaile trebea izan zen: Thomas nagusiki zoologiarengatik interesatu bazen ere, bere anaia txikia botaniko aktiboa izan zen.[3] 1828ean, Thomasek Edimburgoko unibertsitatean eman zuen izena literatura ikasle gisa, baina Robert Jameson irakasaleak emandako historia naturaleko klaseetara aurkeztu zen. 1829ko ekainaren 23an Elkarte Pliniarra izeneko naturalisten elkarte baten kide egin zen (Charles Darwin instituzio honetako kide izan zen).1829 eta 1830 artean medikuntzan graduatu zen eta bere ikasketei jarraipena eman zien, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren zerbitzura zirujau laguntzaile lizentzia bat lortu zuen arte.1835 irailaren 11n izendatu zuten eta 1836ko otsailaren 21ean iritsi zen Madras-era.

India eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerdon (bigarrena ezkerretik) beste naturalista batzuekin batera.

Behin Indian, bere lehen egitekoa Ganjam barrutiko soldaduei erasan zieten sukar eta disenteria kasuen tratatzea izan zen. Zerbitzu honetan zehar, Ekialdeko Gaht mendietako txoriak deskribatu zituen. 1837ko martxoaren 1ean Bigarren Zalditeria mobilizatu zuten, eta Thomas Trichinopolyra bidalia izan zen. Bertatik erregimentua Jalnahra, India erdialdera, mugitu zen. Dekkan eskualdean eman zituen ondorengo lau urteak. 1841ean Nilgiri bailarak bisitatu zituen eta urte berean L. W. Watson jeneralaren iloba zen Flora Alexandrina Matilda Macleod-ekin ezkondu zen. Florak botanikarekiko eta zehazkiago orkideekiko interesa azaldu zuen. 1845 aldera bere Ooty home Woodside etxean bizitzen jarri zen (berez Watson jeneralaren jabegoaren parte)[5] eta bere seme-alabak bertako St. Stephens elizan izan ziren bataiatuak. Sei hilabeteren ondoren Nelloreko zirujau zibil izendatu zuten. Bertan Yanadi tribuekin kontaktuak izan zituen, eta horrela hegaztien izen autoktonei buruzko informazioa lortu eta tokiko historia naturala ikertu zuen. 1844ko urriaren 25ean Fort St. George-ra lekualdatu zuten guarnizioko zirujau laguntzaile gisa. Garai honetan Bengalako golkoko arrainak ikertu zituen. 1847ko otsailaren 12an Tellicherryko zirujau zibil izendatu zuten, lanpostu honek Malabar eskualdeko hainbat espezie deskribatzea ahalbidetu zion, tartean Harpegnathos saltator inurria. 1851eko ekainaren 3an, uko egin zion postuari, eta laugarren zalditeria arineko zirujau kargua eman zitzaion, Sagar-en, 1852ko otsailaren 29an. 1857ko errebolten ondorioz emandako su-eten baten ondoren, zirujau nagusi izendatu zuten 1858ko urriaren 1ean.[6] Gaixotasun baja batean zehar, Darjeelingera joan zen, eta Himalaiako fauna ikertu zuen; Tokiko Infanteriako Hamaikagarren Erregimentura batu zen arte. Nola ez, Jerdonek bertako fauna ikertzeko baliatu zuen aukera. 1861an E. Smythe kapitainak Tibetera gidatutako espedizio batean parte hartu zuen. Taldeak Saharanpurreko lorategi botanikoko Stewart doktorea, Bassevi kapitain meteorologoa eta Medlicott geologoa biltzen zituen bere baitan.[7] Jerdon taldeko botanikoa zen, baina ez zituzten Pekinetik pasaporte zertifikatuak lortu eta espedizioa ezeztatu egin zen. Garai beretsuan, Canning-engandik Indiako ornodunei buruzko hainbat liburu publikatzea ahalbidetu zion esleipen bat jaso zuen .[8] Birds of India (Indiako txoriak) izan zen lehenengoa, eta segidan ugaztun, narrasti eta arrainei buruzko hainbat lan publikatu zituen. 1868ko otsailaren 28an zerbitzu militarra utzi zuen[3] eta 1868ko urriaren 28an Madraseko ospitaleetako Bitarteko Ikuskatzaile Orokor kargua eskaini zitzaion, ohorezko gisa.[9] Gauhatin zegoelarik, Assamgo estatuak sukar izurrite handi bat jasan zuen eta Kalkutara  joan zen indarrak berreskuratzera, baina bere egoerak okerrera egin zuen eta 1870eko ekainean Ingalaterrara itzuli zen. 1871an Berwickshire-ko Historia Naturaleko elkarteko kide egin zen eta bertako tertulietan parte hartu zuen.[10] Bere osasunak, ordea, okerrera egiten jarraitu zuen eta Aubyns Roaden, Upper Norwooden, hil zen 1872ko ekainaren 12an. West Norwood hilerrian lurperatua izan zen.[3] Flora, bere emaztea, Marina 40an zendu zen 1910eko abuztuaren 24an, eta Hastings konderriko hilerrian lurperatua izan zen.[11]

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerdon 1836ko otsailaren 21ean Indiara iritsi eta berehala hasi zen hegaztiak bildumatzen.[12] Lehen bidaietan zehar jasotako hegaztiak William Jardineri bidali zizkion identifikatzeko, baina Jardinen Eskoziako etxera heltzerako sitsak janda zeuden. Ordutik aurrera Jerdon bere identifiakzio propioak egiten hasi zen eta Catalogue of the Birds of the Indian Peninsula for the Madras Journal of Literature and Science (Indiar penitsulako txorien katalogoa Madraseko literatur eta zientzia egunakarirako, 1839-1840) argitaratu zuen. Honek, W. H. Sykes koronelak ondutako zerrenda bikoiztuz, 420 espezie biltzen zituen.[8]

Jerdonen argitalpenik garrantzitsuena The Birds of India (Indiako txoriak, 1862-1864) da, 1008 espezie batzen dituena bi bolumenetan. Bigarren bolumena bi ataletan banatzen da.[8]Bere egitasmoa bermatzeagatik, Canning eta lord Elgini eskaini zien lan hau.

« The want of brief, but comprehensive Manual of the Natural History of India has been long felt by all interested in such inquiries. At the present, it is necessary to search through voluminous transactions of learned Societies, and scientific Journals, to obtain any general acquaintance with what has been already ascertained regarding the Fauna of India, and, excepting to a few more favorably placed, even these are inaccessible. The issue of a Manual, which should comprise all available information in sufficient detail for the discrimination and identification of such objects of Natural History as might be met with, without being rendered cumbrous by minutiae of synonymy or of history, has therefore long been considered a desideratum.

To meet this want it is proposed to publish a series of such Manuals for all the Vertebrated Animals of India, containing characters of all the classes, orders, families, and genera, and descriptions of all the species of all Mammals, Birds, Reptiles, and Fishes, found in India.

»
Birds of Indiako apendizea The Fauna of British India, Including Ceylon and Burmaan proposatutako azalduz.
« It is with no ordinary feelings of regret, that the author has to record here the death of the nobleman to whom this work was dedicated. Thus, two Viceroys under whose patronage this book has been planned and carried out, have, in the short space of two years, gone to their long home. Lord Canning, to whom, he may, this contribution to science owes its existence, ever took a lively interest in its progress, and brought it prominently before Lord Elgin, who warmly seconded his predecessor's views; and the author is glad to see that this liberality has been duty appreciated by the scientific world. He trusts that the next Viceroy will see fit to continue the patronage of Government, to enable the author to go on with the rest of his projected manuals. The volumes on Mammals and fishes are both nearly ready for the press, and if the author's special duty is continued, will be commenced immediately, and finished, he hopes, by the end of 1864. »
Jerdon (1863ko abendua).

Bere lana ez zen kritiketatik libratu. Berwickshire-ko Historia Naturaleko elkarteko kide batek zioenez, Jerdon ez zen konturatzen banaketa geografikoak ahaidetasun ebolutiboan zuen garrantziaz. Jerdon Kinariar sailkapenaren mireslea izan zen.[13][14] Jerdonen aburuz, Darwinen teoriak «apika, erantzukizun handiegia esleitzen die aldaeren produkzioa moduko kanpoko eta ustekabeko baldintzei, eta ez horrenbeste berezko aldaketa gaitasun bati» (... perhaps, lays too much stress on external and fortuitous circumstances as producing varieties, and not enough on the inherent power of change.). Kide kritiko honek Jerdonek George Grayren hegazti klaseen egoera eta aldaketen teoriaren erabileran zituen arazoak azpimarratu zituen: «Kaupen fantasiei eta Bonapartek bere azken idatzietan azaltzen dituen apeta eroei jarraipena emanez, ezin dezakegu sinistu Jerdon doktoreak bere ospearentzako modu egokian jardun duenik horrela, eta are gutxiago bere bolumenen hartzaile konkretuak diren irakurleei begira» (In thus following the phantasies of Kaup, and the mad vagaries of Bonaparte (in his latest writings), we cannot believe that Dr. Jerdon has acted well for his own reputation, nor wisely as regards the class of readers for whom his volumes are specially intended.).[15] Jerdonek txori espezie askoren tokiko izen asko dokumentatu zituen, hindi eta urdu hizkuntzetako hitzak transkribatzeko ortografia kontsekuenterik erabili ez bazuen ere.[16]

Jerdonen beste lan garrantzitsu bat Illustrations of Indian Ornithology (Indiar ornitologiaren ilustrazioak, 1844) da, artista indiarrek egindako marrazkiak biltzen dituena. Marrazki hauen inguruan idatzi zituen bere azken lanak:

« In 1844, I published a selection of fifty coloured lithographs, chiefly of unfigured birds of Southern India ("Illustrations of Indian Ornithology"); and the excellence and faithfulness of the drawings (the originals of all of which were painted by natives, and half the number, also, lithographed and coloured at Madras) has been universally allowed. »

Beste lanen artean aurki daitezke The Game Birds and Wildfowl of India (Indiako Txori jostari eta basatxoriak, 1864) eta Mammals of India (Indiako ugaztunak, 1874). Jerdonek interes handia azaldu zuen historia naturalarekiko, eta bere lanen artean landareen, inurrien, anfibioen, narrastien, hegaztien zein ugaztunen deskribapenak aurki daitezke. Jerdon The Fauna of British India, Including Ceylon and Burma (Fauna India britainiarreko fauna, Zeilan eta Birmania barne) seriaren erredakzio prozesuko giltzarrietako bat izan zen. Indiako faunari buruzko lan baten aldeko kanpaina egin zuen, eta azkenerako Estatu Idazkariak bere onespena eman eta proiektua W. T. Blanforden esku geratu zen.

R. A. Sterndalek  Jerdonek maskotatzat igaraba bat zuela aipatzen du ohar batean (ziurrenik Tellicherryn):[17]

« As it grew older it took to going about by itself, and one day found its way to the bazaar and seized a large fish from a moplah. When resisted, it showed such fight that the rightful owner was fain to drop it. Afterwards it took regularly to this highway style of living, and I had on several occasions to pay for my pet's dinner rather more than was necessary, so I resolved to get rid of it. I put it in a closed box, and, having kept it without food for some time, I conveyed it myself in a boat some seven or eight miles off, up some of the numerous back-waters on this coast. I then liberated it, and, when it had wandered out of sight in some inundated paddy-fields, I returned by boat by a different route. That same evening, about nine whilst in the town about one and a-half miles from my own house, witnessing some of the ceremonials connected with the Mohurrum festival, the otter entered the temporary shed, walked across the floor, and came and lay down at my feet! »

Indiako narrastiei buruzko lana ezin izan zuen osatu, eta bere heriotzaren ondoren baino ez ziren bidali berak jasotako frogak bere bizitokira. 1874an narrastiei buruzko bere marrazkidun hainbat bolumen enkantean salduak izan ziren, Sotheby, Wilkinson eta Hodgeren eskutik.[18]Ale hauetako batzuk lord Lilfordek erosi zituen. Zoologiaz gain, botanikaren inguruan ere interesa eduki zuen, baina ez zuen gaiari buruzko lanik argitaratu, hainbat botanikorekin gutun bidezko harremana izan bazuen ere, tartean Robert Wightekin. Wightek dioenez:[3]

« I am indebted to Mr. Jerdon for this interesting little plant (Jerdonia indica R. W.), which, as forming the type of a new genus, I have much pleasure in dedicating to the discoverer; an honour well merited by his extensive researches in all branches of organic natural history. Though botany is the last to which he has given his attention, it has already reaped considerable advantage from his energetic application to the study of plants. »

Arlo pertsonalean, despistatua eta ahanzkorra zela esaten zen. Sarritan arazoak izaten zituen bere hartzekodunekin eta hil aurretik kaudimengabe aitortu zuen bere burua.[3]

"Birds of India"ren azala Impatiens jerdoniae landareak Flora Jerdonen izena jaso zuen Robert Wighten eskutik. "Birds of India"ko dedikatoria.

Idatziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (1840) «Cuculus himalayanus sp. n.». Madras Journal of Literature and Science. 11: pp. 12—13.
  • (1842) «Cuculus venustus sp. n.». Madras Journal of Literature and Science. 13: p. 140.
  • (1843-1847) Illustrations of Indian ornithology. Madras: American Mission Press.
  • (1851) «A catalogue of the species of ants found in southern India». Madras Journal of Literature and Science. 17: pp. 103—127.
  • (1853) «Catalogue of Reptiles inhabiting the Peninsula of India». Journal of the Asiatic Society of Bengal. 153.
  • (1854) «A catalogue of the species of ants found in southern India». Annals and Magazine of Natural History. 13 (2): pp. 45—56.
  • (1863) The Birds of India. Lehen bolumena, 1857 (1863ko maiatzaren 30a).
  • (1864) The Birds of India. II. bolumena, Lehen atala, 1895 (1864ko otsailaren 20a).
  • (1864) The Birds of India. III. bolumena, 1931 (1864ko urriaren 29a).
  • (1870) «Notes on Indian Herpetology». Proceedings of the Asiatic Society of Bengal (1870ko martxoa). pp. 66—85.
  • (1874) The mammals of India: natural history. Londres: John Wheldon.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Ibiseko 1872ko bere heriotz-oharrean (342.orr) eta beste argitalpen batzuetan Thomas Caverhill Jerdon bezala ageri da.
  2. Jerdon's course (Rhinoptilus bitorquatus)
  3. a b c d e f Elliot, W (1873). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "elliot" defined multiple times with different content
  4. Anonimoa (1872).
  5. Price, Frederick (1908).
  6. London Gazette (1864ko abenduaren 20a).
  7. «The Bombay Mail»
  8. a b c Kinnear, Norman B (1952). Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "kinnear" defined multiple times with different content
  9. London Gazette (1868ko urriaren 27a).
  10. «Berwickshire Naturalists' Club»
  11. Obituary (Heroitza-oharra).
  12. Dickinson, E.C.; Gregory, S.M.S. (2006).
  13. Stresemann, Erwin (1975).
  14. Ezezaguna (1865).
  15. Ezezaguna (1864).
  16. Phillott, DC; Bonnerjee, GL (1908).
  17. Sterndale,Robert A (1884).
  18. Smith, M. A. (1931).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]