Thomas Cavendish

Wikipedia, Entziklopedia askea
Thomas Cavendish.

Thomas Cavendish (Trimley Saint Martin, Suffolk, Ingalaterra, 1560ko irailaren 19a - Brasilgo itsasertzean, 1592ko maiatza) ingeles itsasgizona izan zen.

Biografia

1586an, Ingalaterratik irten, Magallanes itsasartea igaro eta Hego Amerikaren mendebaleko kostaldeko espainiarren koloniak suntsitu zituen, Elisabet I.ak aginduta. Handik, Filipinetara eta Javara igaro zen, eta Esperantza Onaren lurmuturretik pasatu ondoren, Plymouthera iritsi zen 1588an. Hiru urte geroago, beste bidaldi batean galdu zuen bizia Brasilgo itsasertzean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Cavendish Aldatu lotura Wikidatan