Thomas Cook

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thomas Cook
Thomas.Cook.jpg
Bizitza
Jaiotza Derbyshire1808ko azaroaren  22a
Herrialdea Britaina Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza Leicester1892ko uztailaren  18a (83 urte)
Hobiratze lekua Welford Road Cemetery Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Baptismoa
www.thomascook.com/

Thomas Cook (Melbourne, Derbyshire, 1808ko azaroaren 22a - Leicester, Ingalaterra, 1892ko uztailaren 18a) Thomas Cook & Son (Cook's Tours ezizenaz ezaguna) bidaia-agentziaren sortzailea izan zen. Thomas Cook AG izena hartu zuen Thomas Cook Group hartu aurretik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1841eko uztailaren 5an, Leicesterren (Ingalaterra) 570 lagun Loughboroughera joan ziren Midland Counties Railway konpainiaren pleitatutako trenean, biltzar antialkoholiko batean parte hartzeko. Itxuraz, historian iragarritako lehen tren bidaia izan zen eta, beraz, lehen bidaia antolatua. Thomas Cookek, behin, ia hamazortzi kilometro egin zituen oinez edari alkoholdunen aurkako bilera batera joateko, eta orduan bururatu zitzaion txangoa antolatzea. Ez dirudi lehen bidaia hark onura ekonomikorik ekarri zionik[1].

Horrek ez du esan nahi jarduera berritzaileari esker etorkizunean etekinik lortu ez zuenik. Burgesiari aisia-bidaia arin eta merkeak eskaintzeko negozioa zabaldu zuen berehala, beti ere trena baliatuta. 1851n 165.000 pertsona eraman zituen Londresko Erakusketa Unibertsalera eta, handik lau urtera, Leicesterretik Calaiserako txangoak antolatuta, kontinentera jauzi egin zuen bidaiariak Pariseko Erakusketara helarazteko[1].

1856an Europa Iparraldean barnako bira antolatu zuen. 1868an Harwich bidean bidaiarien zirkulazioa ustiatzeko esklusiba lortu zuen eta, berehala, baita Brenneroko portuaren eta Brindisiren arteko bidearena ere. Bide hura, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerran, Cooken turismo enpresarentzat soilik egon zen irekita. Hotelekin hitzartutako bonuak ere alkoholaren aurkako militante honek asmatu zituen, bezeroen ordainketa errazteko[1].

Cookek 1864an Italiara lehen txangoa antolatu zuenean, zera esan zuen Blackwood´s Magazine aldizkariak: «Lotsarik gabeko gizon batek diru kopuru baten truk 40 edo 50 lagun Londrestik Napolira gidatzeko proiektua asmatu du. Haiek eraman, jatekoa eman eta dibertiarazteko konpromisoa bere gain hartzen du gizon horrek. Italiako hiriak mota horretako izakiz gainezka daude, zinez»[1].

Egun Thomas Cook bidaia agentzia dago, hegazkin konpainia propioa eta guzti[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]