Thomas Hart Benton
Itxura
Thomas Hart Benton (Neosho, Missouri, 1889ko apirilaren 15a - Kansas City, Missouri, 1975eko urtarrilaren 19a) estatubatuar margolaria izan zen. Mugimendu artistiko erregionalistaren bultzatzaileetako bat izan zen Grant Wood eta John Steuart Curryrekin batera.
Estatu Batuetako jende arruntaren eguneroko bizitzako eszenak margotu zituen, irudi arin eta zizelkatuekin. Bere lana Mendebalde Ertainarekin lotuta dago, bertan jaio eta bizi izan baitzen. Parisen ere ikasi zuen eta New Yorken bizi izan zen hogei urtez. Gainera, New Yorkeko eta AEBetako Hegoaldeko eta Mendebaldeko eszenak margotu zituen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- People of Chilmark, 1920
- Emakumea, c. 1915-1920
- The Cliffs, 1921
- New York, Early Twenties, 1924
- American Discovery Viewed by Native Americans (1922)
- Autoerretratu Ritarekin, 1932
- Achelous and Hercules, 1947