Thomas Hill (margolaria)
Thomas Hill (margolaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Birmingham eta Mendebaldeko Midlands, 1829ko irailaren 11 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | Raymond (en) eta Madera konderria, 1908ko ekainaren 30a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvania Academy of the Fine Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Influentziak | Peter F. Rothermel (en) |
Mugimendua | erromantizismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Thomas Hill (Birmingham, 1829ko irailaren 11 – Raymond, Kalifornia, 1908ko ekainaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.
Ingalaterran jaio zen eta hamabost urte zituela Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin eta Massachusettseko Taunton hirian kokatu ziren. Edward Hill anaia txikia ere paisaien margolaria izan zen. Thomas 1851n ezkondu zen Charlotte Elizabeth Hawkesekin eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Norman Rockwell biloba ere margolaria izan zen.
24 urterekin gaueko eskoletara joaten hasi zen Filadelfiako Arte Ederren Akademian eta Peter Frederick Rothermelen ikasle izan zen. Hainbat aldiz bidaiatu zuen New Hampshireko Mendi Zurietara, Hudson ibaiaren eskolako beste kide batzuekin batera.
1856an San Frantziskora joan zen bizitzera. 1865ean egin zuen lehen bidaia Yosemite haranera, eta hurrengo urtean Europara eta Ekialdeko kostaldera bidaiatu zuen.
Bere lantokirik gogokoenak Yosemite eta Mendi Zuriak izan ziren. Kalifornian galeria bat eta arte-denda bat izan zituen, eta burtsan inbertitu eta bere lanak saltzeko diru-sarrerak izan zituen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Indian by a lake in a majestic California landscape
-
Mount Lafayette in Winter (1870)
-
Great Canyon of the Sierra, Yosemite (1872)
-
The Last Spike (1881)
-
El Capitan, Oakland Museum of California
-
Indians at Campfire, Yosemite Valley (c.1885), Blanton Museum of Art, Austin, Texas
-
Muir Glacier, Alaska, Anchorage Museum
-
Davidson Glacier