Thomas Reid

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eskoziar filosofoa (Strachan, Kincardineshire, 1710 - Glasgow, 1796). Aberdeengo Unibertsitatean (1752-1753) eta Glasgowekoan (1764-1780) filosofia moraleko irakasle izan zen. Eskoziako Eskola delakoaren hazia izan zen Elkarte Filosofikoa sortu zuen Aberdeenen. Zentzuaren filosofiaren aldeko agertu zen, Humeren eszeptizismoaren eta Berkeleyren idealismoaren aurka. Obra nagusiak: Inquiry Into The Human Mind on The Principles of Common Sense (1764, Gizakiaren ulermenari buruzko ikerketak zentzuaren arabera) eta Essays in The Powers of The Human Mind (1788, Ulermenei buruzko saiakerak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]