Tiberino
| Tiberino | |
|---|---|
| Antzinako Erromako erlijioa | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Rea Silvia |
| Bikotekidea(k) | Manto |
| Seme-alabak | Ocnus (en) |
Tiberino, latinez: Tiberinus, erromatar mitologian, Tiber ibaiaren pertsonifikazioa eta jainko bat zen. Jano eta Kamasenaren semetzat jotzen da, aitaren aldetik, Fonto eta Kanenteren anaia, beste batzuen artean. Aldiz, Interpretatio graecaren arabera, Ozeanidak edo ibaietako jainkoen gisa Ozeano eta Tetis jainko-jaikosen semea litzateke.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Virgilioren Eneida idazlaneko VIII. liburuaren arabera, Tiberino jainkoak Eneas Troiatik Italiara ailegatzean lagundu egin zion, Tiber ibaian goruntz Palatinora iritsi eta Evandrok Turnorekin zuen gerran aurrenekoarekin aliatu zedin iradokiz. Tiberino Eneasi ametsetan agertu eta bere benetako bizilekura ailegatu zela iragarri zion. Tiberinok Eneas hirira salbu heldu zedin itsasoa ere baretu zuen.
Tiberino Romulo eta Remo biki jaioberriak Tiber ibaian topatu eta Luperka otsoemeari zaindu zitzan emanez salbatu zituen ibai-jainkoa gisa ezaguna ere bada. Gerora, Amulio erregeak heriotzera zigortutako Rea Silvia bikien ama eta Vestaren birjina salbatu eta harekin ezkondu zen.