Tiberio (Justiniano II.aren semea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tiberio (Justiniano II.aren semea)
Monete d'oro di giustiniano II e tiberio IV, 705-711, 02, 5.jpg
bizantziar enperadore

Bizitza
Jaiotza Khazariar, 705 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla711ko abendua (egutegi gregorianoa) (5/6 urte)
Familia
Aita Justiniano II.a
Ama Theodora of Khazaria
Leinua Heraclian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak

Tiberio (grezieraz: Τιβέριος: Τιβέριος, latin:Tiberios; Tiberius) (705 - 711) Justiniano II.a Bizantziar enperadorearen seme bakarra; haren ondorengoa izan behar zen hain gazte hilko bazuten. Justinianoren bigarren emaztearen, Theodora Khazariakoaren, semea zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justiniano eta Teodora 704 inguruan ezkondu ziren eta Tiberio hurrengo urtean jaio zen. Urte horietan enperadorea erbestean zegoen, Khazariar artean. Justinianok Bizantziar Inperioaren tronoa berreskuratu zuen eta, ondorioz, Tiberio eta haren ama Konstantinoplara deituak izan ziren. Han semea aitarekin batera koenperadorea izendatu zuen. Ondoren oso berri gutxi dugu haurrari buruz. Badakigu 711aren hasieran Konstantino Aitasantuaren harrera-festan parte hartu zuela. 711aren amaieran Justiniako tronutik kendu eta hil zuten; amak eta semeak, orduan, Santa Maria elizan babestu ziren baina Filipikoren jarraitzaileak handik atera zituzten eta hil arazi zituzten. Hiltzaileak bi patrizio izan ziren: Mauros eta Joan Estroutos.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]