Tibetar mastin
| Tibetar mastin | |
|---|---|
| Txakur arraza | |
| Espeziea | Canis lupus familiaris |
| Jatorria | Txinako Herri Errepublika |
| Altuera | arra: 66 cm gutxienez emea: 61 cm gutxienez |
| Katalogo kodea | 230 |
Tibetar mastina edo Tibeteko dobatxakurra txakur arraza handi bat da, Tibetekoa jatorriz.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tibetar mastina edo Tibeteko dobatxakurra munduko txakur arraza handienetarikoa da. Begiak ilunak dauzka, belarri baxuak, muturrerantz jaisten dira V formarekin, muturra beltza eta borobila da, eta masailak zintzilik ditu. Letagin handiak ditu. Bere ilajearen kolorea beltza izan daiteke, orin apur batekin, bekainetan, bularrean eta hanketan; orobat zuriaren, gorriaren, grisaren eta horiaren tonalitateak izaten ahal ditu, eta bi koloretakoa izan daiteke. 12 eta 15 urte artean bizi daiteke.[1]
Neurri hauek izaten ditu:[2]
- Emearen altuera: 61 cm inguru.
- Emearen pisua: 31-45 kg artean.
- Arraren altuera: gutxienez 66 cm.
- Arraren pisua: 40-68 kg artean.
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean 12-15 urte bizi izaten dira, kontuan hartuta txakur handiak direla, eta oro har txikiak baino gutxiago bizi ohi direla. Osasun-arazo ohikoenak aldakaren displasia edo tiroideen gabeziak ditu.[3]
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proteinetan aberatsa den dieta bat behar du, muskulatura egoera onean mantendu ahal izateko.
Zaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txakur honen ilea ondo zaintzeko, gomendatzen da astean hiru aldiz orraztea, oro har; eta ilea aldatzen duenean, egunero. Bainatu, 4 edo 8 astean behin gutxi gorabehera. Atera egunero paseatzera, eta egin ibilaldi luzeak; eraman albaitariarengana 6-12 hilean behin, egunean eduki txertaketak. Leku eta etxe handietan bizi behar du, jarduera handia izaten duelako.[1]
Izaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean ezagutzen ez dituen pertsonekin mesfidati izaten da. Ondo moldatzen da beste txakur eta animaliekin, batez ere tamaina berdineko txakurrekin, nahiz eta sozializatzeko portaera umetan irakasten zaionari lotuta egoten den. Etxeko haurrekin eta pertsonekin atsegina izaten da, eta etxean lasai egoten da. Hala ere, duen tamainagatik eta duen indarragatik nahi gabe min egin ahal diezaieke haurrei; horregatik, txakurra eta haurrak elkarrekin jolasten ari direnean zaintzea gomendatzen da.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Perro Mastín tibetano o dogo del Tíbet: características, fotos y vídeos» expertoanimal.com (kontsulta data: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Coello, Zorayda. (2022-02-16). «Mastín Tibetano | Tamaño, cuidados y temperamento» SoyunPerro | Expertos en Perros (kontsulta data: 2022-10-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dogo del Tíbet o mastín tibetano» Hogarmania 2015-02-20 (kontsulta data: 2022-10-27).