Tiburón uhartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 28° 59′ 20″ N, 112° 22′ 23″ W / 28.98889°N,112.37306°W / 28.98889; -112.37306

Tiburón uhartea

Isla Tiburón.jpg


Goian, eskuinean, Tiburón uhartea.
Bertako izena Tahéjöc
Geografia
Kokapena Kaliforniako golkoa
Azalera 120.100 hektarea
Punturik garaiena Migel mendia
Politika
Herrialdea  Mexiko
Erreserba naturala Hermosillo (Sonora)
Gizartea
Biztanleria 0 bizt.
Talde etnikoak Seri herria
Tiburón uhartea Seri herriaren lurraldea da.

Tiburón uhartea (Tahéjöc /taˡʔɛxʷk/ seri hizkuntzaz)[1] Mexikoko uhartea da, Kaliforniako golkoko handiena. 1208 km² zabalera du. Administratiboki Sonora estatukoa da, Hermosillo udaletxekoa. Kontinentetik zabalerako hiru kilometroko kanal estu batez bereizita dago, Infiernillo itsasartea. Seri herrirako lur sakratua da. Erreserba ekologikoa da.

Uhartearen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun uhartea jendegabetua dago. Bakarrik uhartearen ekialdean instalazio militar bat dago. Historikoki, izan ere, seri herriaren hiru talde bizi izan ziren uhartean: Tahejöc comcaacak, heeno comcaacak eta xiica Hast ano coiiak.[2] Administratiboki, 1963tik, erreserba ekologikoa da, seri herriak Gobernu Federalarekin batera gobernatuta. Uhartearen puntu garaiena San Migel mendia da, itsas-gaineko 1450 metrotan.

Siri herriaren sinesmenaren arabera, uhartea bere herriaren jatorria da eta, horregatik, inguru sakratua.[3]

Uhartetik gertuago dagoen komunitatea Punta Chuecan dago (Socáaix seri hizkuntzaz). Arrantzale herria da eta handik uhartera joan daiteke.

Tiburón uhartea eta Punta Santa Rosa (It Iyat); Mendi Handia Hast Cacöla atzean ikusten da.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mary B. Moser y Stephen A. Marlett (2005) Comcáac quih yaza quih hant ihíip hac: Diccionario seri-español-inglés. (Hermosillo eta México, D.F.: Sonorako Unibertsitatea eta Plaza y Valdés Argitaratzaileak.) [1]
  2. Edward W. Moser (1963) Seri Bands. The Kiva 28.3:14–27.
  3. Sacralidad, Territorialidad y Biodiversidad Comcáac(Seri)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiburón uhartea Aldatu lotura Wikidatan