Tiburcio Otsakar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tiburcio Otsakar
Bizitza
Jaiotza Iruñea1869
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Ibero1936 (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta sindikalista
Kidetza Unión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Tiburcio Otsakar Etxaleku (Iruñea, 1869 - Ibero, 1936ko abuztua) euskal argitaratzaile eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanbidez tipografoa izan zen. Bere ibilbide politikoa Zaragozan hasi zen, non El Ideal de Aragón egunkariarentzat lan egin zuen. 1920ko hamarkadan Partido Republicano Radicalen kidea izan zen baina gero PSOEra pasa eta jaioterrira itzuli zen. Bertan El Thun Thun, El aurresku eta UGTren ¡¡Trabajadores!! aldizkariak zuzendu zituen. 1931n hauteskundeetara aurkeztu arren, ez zuten hautatu.

Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta fusilatu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Idazle asko (2004) Navarra 1936. De la esperanza al terror Tafalla: Altaffaylla ISBN 84-930957-9-6 .