Tifus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tifus
Epidemic typhus Burundi.jpg
Deskribapena
Mota primary bacterial infectious disease
rickettsiosis
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Rickettsia
Identifikatzaileak
DiseasesDB 29240
MedlinePlus 001363
eMedicine 001363
MeSH D014438 eta D014437
Disease Ontology ID DOID:11256

Tifusa gaitz multzoa da, Rickettsia generoko bakterioek eragindakoa. Tifus mota batzuk daude, antzeko ezaugarriak eta sintomak dituztenak, bakoitza Rickettsia espezie batek sortua.

Tifusaren transmisioan zeregin garrantzitsua dute arkakusoek, zorriek, kaparrek eta akaro bezalako artropodoek. Artropodo horiek bakterio patogenoen eramaileak dira, eta gizakiari ziztada egiterakoan odolean inokulatzen dituzte Rickettsia patogenoak. Bestalde, arratoiak ere gaitzaren atzean daude sarritan, artropodo bektoreen garraiatzaileak direlako.

Tifus guztiek antzeko sintomak dituzte: sukar handia, buruko mina, hotzikarak, egundoko nekea eta larruazaleko orbanak (exantema). Zenbait kasutan konplikazio larriak gerta daitezke -bihotzean, biriketan eta giltzurrunetan-, heriotza eragin dezaketenak.

Ez dira nahastu behar tifusa eta sukar tifoidea. Antzekotasun semantikoa badute ere, bi gaitz guztiz desberdinak dira. Sukar tifoidea hesteetako infekzioa da, beherakoak eragiten dituena, eta gorozki-aho bidetik harrapatzen dena (ur edo janari kutsatuak hartzerakoan). Salmonellak sortutako gaitza da, Rickettsiarekin zer ikusirik ez duena.


Tifus motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tifus exantematikoa: Rickettsia prowazekiik sortua. Zorrien bitartez transmititzen da. Izurrite edo epidemiak eragiten ditu, pertsona asko kutsatzen delarik. Tifus mota hau oso ohikoa da hondamendi naturalak edo gerrak gertatzen direnean, jende-pilaketaz gain baldintza higieniko oso eskasak daudelako. Gizaki batetik bestera transmititzen da zorrien ziztaden bitartez. Tratatu gabe hilkortasun tasa handia dauka.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraziklinak eta kloranfenikola dira antibiotikorik onenak tifusaren aurka. Oso eraginkorrak dira Rickettsiak akabatzeko.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratoien eta artropodoen gordelekuak desagertarazteak infekzio arriskua murrizten du. Tifus epidemikoa eta endemikoaren aurkako txertoak daude, baina ez dute behin betiko immunitatea bermatzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]