Tigran Petrosian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tigran Petrosian
Tigran Petrosian World Chess Champion.jpg
Bizitza
Jaiotza Tbilisi1929ko ekainaren 17a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Talde etnikoa Armeniarra
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1984ko abuztuaren 13a (55 urte)
Hobiratze lekua Armenian Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza: urdaileko minbizia
Hezkuntza
Hezkuntza-maila PhD in Philosophical Sciencesa
Hizkuntzak armeniera
errusiera
Jarduerak
Jarduerak xakelaria, idazlea eta kazetaria
Jasotako sariak
IMDb nm4789425

Tigran Vartanovitx Petrosian (armenieraz: Տիգրան Վարդանի Պետրոսյան; errusieraz: Тигран Вартанович Петросян; Tbilisi, 1929ko ekainaren 17aMosku, 1984eko abuztuaren 13a) sobietar armeniar xake jokalaria izan zen, munduko xake txapelduna 1963tik 1969ra. Defentsako joko estilo sendoa zuen. Bere jokoa estilo kontserbakor horretan oinarritzen zuenez, ez zen oso ikusgarria, baina aurkariei izugarri zaila egiten zitzaien bere defentsa haustea.

Sobietar xake txapelketa lau aldiz irabazi zuen: 1959ean, 1961ean, 1969an eta 1975ean.

1963an Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen Mikhail Botvinniken aurka (9½ - 12½). Titulua arrakastaz defendatu zuen 1966ko Munduko Xake Txapelketan Boris Spaskiren aurka (12½ - 11½). 1966ko Munduko Xake Txapelketan Spaski beraren aurka galdu zuen titulua (12½ – 10½).

Petrosianen lorpenek xakearekiko zaletasuna bultzatu zuten Armenian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tigran Petrosian Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Mikhail Botvinnik
Munduko Xake Txapelduna
1963-1969
Ondorengoa
Boris Spassky