Tigre Zuria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tigre Zuria
Wadang-baihu.jpg
Bái Hǔ eskultura teilatu-hegal batean
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa

Datu orokorrak
Koloreazuri

Tigre Zuria (txineraz: 白虎, pinyineraz: Báihǔ ), txineraz Baihu izenez ezagutzen dena, Txinako konstelazioetako lau ikurretako bat da. Batzuetan, Mendebaldeko Tigre Zuria deitzen zaio (西方白虎). Mendebaldea adierazten du norabideari eta udazkeneko urtaroari dagokionez. Byakko izenez ezagutzen da japonieraz[1], eta Baekho koreeraz[2].

Asuka Byako.JPEG

Zazpi Jauregi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste hiru sinboloekin bezala, zazpi jauregi astrologiko daude (Ilargiaren posizioak) Tigre Zuriaren barruan. Izenak eta izar determinatzaileak hauek dira[3]:

Jauregia zk. Izena (pinyin) Itzulpena Izar determinatzailea
15 (Kuí) Hankak Eta Andromedae
16 (Lou) Lotura Beta Arietis
17 (Wèi) Urdaila 35 Arietis
18 (Mǎo) Buru Iletsua Altzione
19 (Bì) Sarea Ain
20 (Zī) Dortoka Mokoa Meissa
21 (Shēn) Hiru Izarrak Alnitak

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako kulturan, tigrea piztien erregea da, eta, bere kopetan, sinboloarekin (pinyineraz wang, literalki errege) aurkeztu da mendeetan zehar. Kondairaren arabera, tigrearen buztana zuritu egingo zen 500 urte betetzerakoan. Horrela, tigre zuria izaki mitologiko moduko bat bihurtu zen. Enperadoreak erabateko bertutez gobernatzen zuenean edo mundu osoan bakea zegoenean bakarrik agertuko zela Tigre zuria esaten zen. Wu Xing-en teorian kolore zuriak mendebaldea ere adierazten duenez, Tigre Zuria Mendebaldeko zaindari mitologiko bihurtu zen. 

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Han dinastiaren garaian, Tigre Zuriaren Jainkoa gurtzeko ohitura zaharra zegoen Huiji-n (Zhejiang-en) ilargiaren lehen hilaren 14an Baihu tenpluan, Weiyang-eko lau tenpluetako batean. Testu-ikerketen arabera, tigre zuriaren gurtza antzinako Qiang Rong herrietan agertzen da. Gaur egun, Txinako Yi, Bai, Buyi eta Tujia nazionalitateek, oraindik ere, tigre zuriari «gure» arbaso deitzen diote, bere buruari «Liba» eta «Baidi Tianwang» deituz, Tigre Zuriaren izarra mundura jaitsi eta zazpi gizon eta emakume jaio zirela uste baitute.

Txinako artean, tigre zuria herensugearekin batera agertzen da maiz. Tigre zuriak boterea eta armada sinbolizatzen ditu. Hori dela eta, antzinako tigre zuriari izena ematen dioten gauza asko gai militarrekin lotuta daude, hala nola antzinako armadako tigre zuriaren bandera eta armada agindu dezakeen ikurra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Baird, Merrily C. (2001). Symbols of Japan: Thematic Motifs in Art and Design. Random House Incorporated, 141 or. ISBN 9780847823611..
  2. (Ingelesez) Pratt, Keith L; Rutt, Richard; Hoare, James. (1999). Korea: A Historical and Cultural Dictionary. Curzon Press, 372 or. ISBN 9780700704637..
  3. The Chinese Sky. International Dunhuang Project.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]