Tiit Vähi
Tiit Vähi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() (2013) | |||||||||||
1995eko urriaren 10a - 1995eko azaroaren 3a
1995eko apirilaren 17a - 1997ko otsailaren 25a ← Andres Tarand - Mart Siimann →
1992ko urtarrilaren 30a - 1992ko iraila ← Edgar Savisaar - Mart Laar →
1989 - 1992
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Valga (Estonia), 1947ko urtarrilaren 10a (78 urte) | ||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Tallinn University of Technology | ||||||||||
Hizkuntzak | estoniera | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, ekintzailea, enpresaburua eta ingeniaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Tallinn | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() Estonian Coalition Party (en) ![]() |
Tiit Vähi (Kaagjärve, Valgako konderria, 1947ko urtarrilaren 10a) estoniar politikaria da, Estoniako lehen ministroa 1992an eta 1995etik 1997ra.
Ingeniaritzan graduatu zen Tallinngo Unibertsitate Teknikoan eta 1992ra arte garraio enpresa batean lan egin zuen. Independentziaren aldeko borrokan Estoniako Fronte Popularraren antolatzaileetako bat izan zen. 1989tik 1992ra Garraio eta Komunikazio ministro izan zen, eta Eskandinaviako eta Baltikoko herrialdeekiko harremanak hobetu zituen. Estoniak independentzia lortu ondoren, 1991n, gobernuaren ordezkari izendatu zuten, gehienbat errusiarrak bizi ziren ipar-ekialdeko eskualdean.
1992ko urtarrilean Edgar Savisaar ordezkatu zuen lehen ministro karguan. Kontrol zentralizatuko ekonomia merkatu askeko ekonomia bihurtzeko programa bati ekin zion, eta ekainean kroona sartu zuen herrialdeko moneta gisa. Ez zen urte hartako iraileko hauteskundeetara aurkeztu.
1993an Estoniako Koalizio Alderdiko presidente hautatu zuten eta 1995eko hauteskundeak irabazi zituen. Apirilean koalizio-gobernu bateko lehen ministro izendatu zuten eta 1997ko otsailean dimisioa eman zuen gobernuko beste alderdiekin zituen ezberdintasunengatik.