Edukira joan

Tiktaalik

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiktaalik
375 Ma
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
FamiliaElpistostegidae
Generoa Tiktaalik
[[|]]
Datu orokorrak
AurkitzaileaNeil H. Shubin (en) Itzuli eta Ted Daeschler (en) Itzuli

Tiktaalik Sarcopterygii arrainen barruko genero monoespezifikoa da, orain dela 375 milioi urte bizi izan zena, Devoniar garaian. Tetrapodoekin harreman handia duten hainbat ezaugarri zituzten[1].

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Bizia, Lurrean gutxienez, uretan sortu zen. Gure eboluzioaren %90 inguru uretan gertatu da. Nola atera ginen lehorrera?.

Tiktaalik arrain eta anfibioen arteko trantsizio eboluzionarioaren ordezkaria izan liteke, eta oxigeno eskasuko eta ur-sakonera eskaseko habitat ezberdinetara Sarcopterygii taldeko arrainek izandako adaptazioak erakusten ditu.

Genero hau, edo antzeko besteren bat, izan zitekeen anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunen arbasoa. Tiktaalik generoaren fosilak 2004an aurkitu zen Ellesmere uhartean, Nunavut, Kanada.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Ingelesez) Daeschler, Edward B.; Shubin, Neil H.; Jenkins, Farish A.. (2006-04-06). «A Devonian tetrapod-like fish and the evolution of the tetrapod body plan» Nature 440 (7085): 757–763.  doi:10.1038/nature04639. ISSN 1476-4687. (kontsulta data: 2017-11-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]