Edukira joan

Tilaka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tilaka (sanskritoz: तिलक), hizkera orokorrean tika bezala ezagutzen dena, hinduek bekokian –ajna chakra deiturikoan (hirugarren begi edo begi espiritualaren lekuan)– eta batzuetan gorputzeko beste atal batzuetan, hala nola lepoan, eskuan, bularraldean edo besoan, jartzen duten marka apaingarria da.[1] Eskualdeko ohituren arabera, tilaka egunero erabil daiteke apaingarri gisa, erlijio-afiliazioaren ikur gisa, iragate-ohikuneetarako edo bestelako ekitaldi espiritual eta erlijioso berezietarako.[2][3] Norbait iristean ohoratzeko eta ongietorria emateko ere erabiltzen da.[4]

Tilaken estiloak eta formak askotarikoak izan daitezke. Hainbat substantzia erabiliz egin daitezke, hala nola sakrifizio-suaren edo bekorotzaren errautsa, sandalo-pasta, kurkuma, buztina, harrikatza edo berun gorria.[5][6][7]

Hinduez gain, jainistek ere tilaka erabiltzen dute puja zeremonietan.[8]

Bindi tilakarekin erlazionatuta badago ere, badaude desberdintasun nabarmen batzuk. Bindi Indiako hainbat erlijioren emakumezko jarraitzaileek bekokian jartzen duten apaingarria da, gizonek erabiltzen ez dena. Oro har, ezkondutako emakumeek bindi gorri argi edo iluna erabiltzen dute, zorte ona sinbolizatzen dena. Gaur egun, bindiak kolore eta forma askotan eskaintzen dira, jantziekin bat etortzeko.[9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Mittal, Sushil; Thursby, Gene. Religions of South Asia: An Introduction. Routledge (argitaratze data: 2006-04-18), 73 or. ISBN 978-1-134-59322-4. (kontsulta data: 2025-11-06).
  2. (Ingelesez) Kanti Ghosh, Sumit. «Body, Dress, and Symbolic Capital: Multifaceted Presentation of PUGREE in Colonial Governance of British India» Textile 22 (2): 334-365. 2023-05-18 ISSN 1475-9756. (kontsulta data: 2025-11-06).
  3. (Ingelesez) Lochtefeld, James G. (2002). The Illustrated Encyclopedia of Hinduism: N-Z. Rosen, 709 or. ISBN 978-0-8239-3180-4. (kontsulta data: 2025-11-06).
  4. (Ingelesez) Michaels, Axel. (2015). Homo Ritualis: Hindu Ritual and Its Significance for Ritual Theory. Oxford University Press, 100-112, 327 or. ISBN 978-0190262631. (kontsulta data: 2025-11-06).
  5. (Ingelesez) «tilak» Britannica (kontsulta data: 2025-11-06).
  6. (Ingelesez) Jha, Makhan. (1997). Anthropology of Ancient Hindu Kingdoms: A Study in Civilizational Prespective. M.D. Publications Pvt. Ltd, 126 or. ISBN 9788175330344. (kontsulta data: 2025-11-06).
  7. (Ingelesez) Chatterjee, Gautam. (2001). Sacred Hindu Symbols. Abhinav Publications, 59 or. ISBN 978-81-7017-397-7. (kontsulta data: 2025-11-06).
  8. (Ingelesez) Williams, Robert. (1998). Jaina Yoga: A Survey of the Mediaeval Śrāvakācāras. Motilal Banarsidass, 221-222 or. ISBN 978-8120807754..
  9. (Ingelesez) DeMello, Margo. Faces around the World: A Cultural Encyclopedia of the Human Face. ABC-CLIO (argitaratze data: 2012-02-14), 24-25 or. ISBN 978-1-59884-618-8. (kontsulta data: 2025-11-06).
  10. (Ingelesez) Kenny, Erin; Nichols, Elizabeth Gackstetter. Beauty around the World: A Cultural Encyclopedia. ABC-CLIO (argitaratze data: 2017-06-22), 22-23 or. ISBN 978-1-61069-945-7. (kontsulta data: 2025-11-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]