Edukira joan

Tim Hellwig

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tim Hellwig

(2022)
Bizitza
JaiotzaNeustadt an der Weinstraße, 1999 (24/25 urte)
Herrialdea Alemania
Jarduerak
Jardueraktriatleta
Jasotako sariak

Tim Hellwig (1999ko ekainaren 30a) triatleta alemaniarra da.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako Renania-Palatinatu estatutik, Alemaniako Junior mailako txapeldun izan zen 2017an eta 2018an. Tartuko Europako Txapelketan zilarra irabazi zuen 2018an. Senior mailako esprinteko Alemaniako txapeldun bihurtu zen 2021ean, eta World Triathlon Championship Series txapelketako bere lehen ekitaldia irabazi zuen Hanburgon, 2021eko irailean.[1][2]

2023an Afrikako Triatloi Kopa irabazi zuen, eta Munduko Kopako Asiako bi proba, Chengdun eta Tongyeongen, Hego Korean.[1][3][4] Urte hartan, urrezko domina lortu zuen Munduko Triatloi Txapelketa Mistoan, Hanburgoko errele mistoan.[5]

Maiatzean, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetarako izendatu zuten eta zazpigarren amaitu zuen Pariseko proba olinpikoan.[6] Prisen errelebo misto proban ere hartu zuen parte eta urrezko domina lortu zuen bertan.

Kirol lorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Frantzia Paris 1. postua, urrezko domina Errelebo mistoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Tassell, Nigel. (18 February 2024). «Tim Hellwig: Background, career highlights, quotes» 220triathlon. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "ct" defined multiple times with different content
  2. Dowdeswell, Andrew. (8 September 2021). «Hellwig wins sprint finish in World Triathlon Series thriller as first six separated by six seconds» Inside the Games.
  3. Rowbottom, Mike. (14 October 2023). «Seregni and Hellwig winners at 2023 World Triathlon Cup in Chengdu» Inside the Games.
  4. «Tim Hellwig proves unbeatable on World Cup tour with gold in Tongyeong» Triathlon.org 21 October 2023.
  5. Results: 2023 World Triathlon Sprint & Relay Championships Hamburg | Mixed Relay. July 16, 2023.
  6. Eastman, Ben. (31 May 2024). «The end of May update: which triathletes have qualified for the Paris Olympics?» Triathlon.org.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]