Timarete

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Timarete
Timarete.png
Bizitza
Jaiotza Antzinako Atenas, ?
Heriotza ezezaguna eta Atenas, ? (2438/2439 urte)
Familia
Aita Micon
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Timarete (Thamyris, Tamaris) K.a. V mendeko greziar margolaria izan zen. Historiako lehen emakumezko margolari ezaguna da[1], eta aintzin aroko sei emakumezko artisten arteko bat.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar Inperioaren erdigunea zen Atenas hirian jaio zela uste da. Mikon gaztea margolari eta eskultorearen alaba zen. Plinio Zaharra idazleak dioenez "emakumezkoen eginbeharrei uko egin zien eta bere aitaren artea landu zuen". Arkelao I.a Mazedoniakoaren garaian, Efeson, Diana jainkosaren margolana[2] egiteagatik bihurtu zen ezagun.

Argizari eta tenperakin egin zuen lan, egurrezko paneletan erretratuak eta bodegoiak eginez. Pliniok bere Naturalis historia (k.o. 77) liburuan aipatu zuen aintzinako beste bost emakume artistarekin batera; Irene, Calypso, Aristarete, Iaia eta Olympias.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Salisbury, Joyce E. (2001) Encyclopedia of women in the ancient world Santa Barbara, Calif. ISBN 1576070921.
  2. «Brooklyn Museum: Timarete» www.brooklynmuseum.org . Noiz kontsultatua: 2018-03-22.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Timarete Aldatu lotura Wikidatan