Timothy Toroitich
| Timothy Toroitich | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Bukwo District (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Timothy Toroitich (Bukwo barrutia, Uganda, 1991ko urriaren 10a) Ugandako atleta da batez ere krosean eta 10.000 metrotako distantzian lehiatzen dena. Euskal Herrian krosean aritu da eta hainbat garaipen lortu zituen 2010. hamarkadan.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ammanen, Jordanian, 2009ko Munduko Gazte mailako Kros Txapelketa jokatu zuen eta 25. egin zuen. Hura izan zen Ugandatik kanpora jokatu zuen lehenengo txapelketa. Hurrengo urtean 20 urtez azpiko Munduko Kros Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen, Hungarian.
2015ean Munduko Atletismo txapelketak jokatu zituen Pekinen. 10.000 metrotako lasterketa egin zuen eta zortzigarren postuan amaitu zuen. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan ere korritu zuen baina oso emaitza apala izan zuen, 23.a izan baitzen.
2018an Nigerian izandako Afrikako txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen 10.000 metrotako lasterketan.[1]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Muguerza Nazioarteko Krosa (1): 2014.[2]
- Zornotzako Nazioarteko Krosa (2): 2015[3], 2018[4].
Denbora onenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 10 km: 27:21.09 (Londres, 2017ko abuztuak 4)
- 12 km: 33:48.00 (Lurmutur Hiria, 2015eko maiatzak 17)
- Maratoi erdia: 1:00:53.00 (Lisboa, 2019ko urriak 20)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) EDITOR, SHABAN LUBEGA | PML Daily DEPUTY. (2018-08-02). «Toroitich bags Bronze on day one of Africa Championships» PML Daily (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ «Mugertza krosaren iraganak eta orainak bat egin dute 75. urteurrena ospatzeko Galan - Elgoibar» barren.eus (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ «Timothy Toroitich eta Magdaline Masai izan dira onenak Zornotzako lasterketan» Berria 2015-01-06 (kontsulta data: 2025-09-15).
- ↑ «Toroitich y Gebre exhiben toda su fuerza en el Cross Internacional de Zornotza» Mundo Deportivo 2018-01-07 (kontsulta data: 2019-01-06).