Timur Khan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Timur Khan
YuanEmperorAlbumTemurOljeituPortrait.jpg
Khagan

1294 - 1307
Kublai Khan - Külüg Khan
Bizitza
Jaiotza Pekin1265eko urriaren 15a
Herrialdea Yuan dinastia
Heriotza Khanbaliq1307ko otsailaren 10a (41 urte)
Hobiratze lekua Karakorum
Familia
Aita Zhenjinandun
Ama Kökejin
Ezkontidea(k) Shiliandali
Bulugan
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Yuan dinastia
Jarduerak
Jarduerak Khana

Timur Khan (mongolieraz: Өлзийт ТөмөрÖlziit Tömör, Mongoliera Ertainaz: ᠥᠯᠵᠡᠶᠢᠲᠦ ᠲᠡᠮᠦᠷÖljeyitü Temür, literalki "bedeinkatutako burdinaren Khana"; jaiotza izenez Timur edo Temür, mongolieraz: Төмөр; 1265eko urriaren 15a - 1307ko otsailaren 10a) Yuan dinastiako bigarren enperadorea izan zen. Txinan bere tenplu izenagatik ere ezaguna da: Chengzong (Chegzong Yuanekoa; txinera tradizionalez: 元成宗; pinyinez: Yuán Chéngzōng; Wade–Giles: Yüan2 Ch'eng2-tsung1). Agintean izan zen 1294ko maiatzaren 10etik 1307ko otsailaren 10era. Txinako Enperadore izateaz gain Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia izan zen, nahiz eta nominalki bakarrik izan titulua, inperioa zatituta baitzegoen. Yuaneko agintari ona izan zen, eta bere erregetzarekin hurrengo hamarkadetako botere harremanak zehaztu ziren.

Timur Zhenjin printzearen semea izan zen, eta Kublai Khanen biloba. Bere agintaldian zehar Tran dinastiak, Pagan erresumak, Champak eta Mongolen inperioko mendebaldeko khanatoek bere boterea onartu zuten.