Tinariwen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tinariwen
Tinariwen taldea 2010ean Nurembergen
Tinariwen taldea 2010ean Nurembergen
Datuak
Musika mota Assouf, blues tuareg
Urteak 1982 - gaur egun arte
Webgunea http://www.tinariwen.com/
Taldekideak
Ibrahim ag Alhabib, Alhousseini ag Abdoulahi, Mohamed ag Itlal, Mina wallet Oumar

Tinariwen (Tamasheq-amazigeraz: ⵜⵏⵔⵓⵏ, ⵜⵉⵏⵉⵔⵉ, tinariwén, « basamortuak ») musika talde tuareg bat da. Beren musika estiloa, assouf deitua (tamasheq hizkuntzaz bakardadea, oroimena esan nahi duena), blues, rock eta doinu tuareg tradizionalen arteko sintesia da.

Taldea 1980ko hamarkadan sortu zen, Tessaliteko (Mali) eta Tamanrasseteko (Aljeria) oasien arteko lurraldean. Ondoren, taldekideek zenbait urte igaro zituzten Libiako entrenamendu-esparru batean. Beren abestiak kaseteetan grabatuta hedatu ziren, 1990eko hamarkadako Tuareg matxinadan ospe handia lortuz[1]. 1994an tuaregek bakea sinatu zuten Maliko gobernuarekin eta Tinariwen taldeak haien musika eta kultura jendarteratzeari ekin zion. Mundu osoko musika jaialditan aritu dira, hala nola, Belforteko Les Eurockéennesen (Frantzia), Glastonburykoan (Ingalaterra) eta Coachellakoan (Kalifornia)[1]. 2012an Tassili albumak Grammy saria irabazi zuen World Music kategorian[2].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Radio Tisdas Sessions (2001)
  • Amassakoul (2004)
  • Aman Iman (2007)
  • Imidiwan: Companions[3] (2009)
  • Tassili[4] (2011)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Tinariwen-Biography Tinariwen.com
  2. Sonidos tuareg en los Grammy Mundonegro.com
  3. Diskoaren aipamena Gaztezulo.com
  4. Diskoaren aipamena Thebalde.net

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tinariwen Aldatu lotura Wikidatan