Tinduf

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tindouf» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Tinduf
 Aljeria
Tindouf - Le Mouggar dans les années 1970.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Aljeria
Probintzia Tindufeko probintzia
Izen ofiziala تندوف
Postakodea 37000
Geografia
Koordenatuak 27° 40′ 31″ N, 8° 07′ 43″ W / 27.675277777778°N,8.1286111111111°W / 27.675277777778; -8.1286111111111Koordenatuak: 27° 40′ 31″ N, 8° 07′ 43″ W / 27.675277777778°N,8.1286111111111°W / 27.675277777778; -8.1286111111111
Tinduf hemen kokatua: Aljeria
Tinduf
Tinduf
Tinduf (Aljeria)
Algeria-Tindouf.png
Azalera 70.009 km²
Altuera 400 m
Mugakideak Oum El Assel
Demografia
Biztanleria 165.000 bizt. (2012)
Dentsitatea 2,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1852
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Gijón eta Leganés

Tinduf[1] (arabieraz تندوف, tamazight hizkuntzatik transkribatuta tama-n-Duf, eta frantsesez Tindouf) Aljeriako mendebaldeko hiri bat da, Tindufeko wilaiari izena eman diona eta haren hiriburu dena. Aljertik 1900 kilometro hego-mendebaldera dago, eta 2006an 44058 biztanle zituen, iheslarien esparruak kontuan hartu gabe.

Saharar iheslarien kanpamentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuetan Mendebaldeko Saharako iheslarien esparruei ematen zaien izena ere bada Tinduf, bere aldirietan kokatuta daudelako. Berez "Aaiun", "Auserd", "Smara" eta "Dakhla" izena duten zelaiak dira; bakoitza wilaia (probintziaren kidea) bat da. Bertan daude Fronte Polisarioaren zelai nagusiak eta Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoko erbesteko gobernua.

Zaila da jakitea zenbat biztanle dauden errefuxiatu zelaietan. Aljeria eta Fronte Polisarioaren arabera 165.000 inguru dira, eta Marokoren arabera 10.000tik 50.000ra. NBEren arabera gutxienez 90.000 pertsona daude errefuxiatu behar handiekin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Tinduf)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29 32 39 41 43 51 57 49 47 42 36 28 57
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22 26 28 32 34 38 45 44 38 31 26 22 32
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4 -1 3 7 8 7 16 13 13 8 2 1 -4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5 7 12 13 16 17 25 26 22 14 11 6 14
Pilatutako prezipitazioa (mm) 3 3 5 3 3 3 3 10 8 3 3 3 46
Eguzki orduak 257 263 301 342 353 357 338 319 282 288 249 254 3603
Iturria: http://www.weatherbase.com/ [2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tindufek 47.965 inguru bizilagun ditu (2010eko zenbatespena).[3] Zaila da kopurua zehaztea, Mendebaldeko Saharako iheslarien arazoa dela eta.

Urtea Biztanleria
1977 (errolda) 6.044
1987 (errolda) 13.084
1998 (errolda) 32.004
2010 (zenbatespena) 47.965 - 59.898

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tinduf Aldatu lotura Wikidatan