Tinia
| Tinia | |
|---|---|
| etruskoen mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Sexua | gizonezkoa |
| Baliokideak | Zeus, Jupiter, Perun (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Uni |
| Seme-alabak | Herkle eta Menrva |
Tinia edo Tin, zeruetako jainkorik boteretsuena zen Etruriar mitologian, Thalna edo Uniren senarra. Senekaren esanetan, beste jainko-jainkosen gainean gobernatzen zuen.[1]
Jainko hirutasun boteretsu baten zati zen, Menrva eta Unirekin batera.[1] Tximistekin, lantzekin eta zetroekin lotzen zen. Etrurieraz, tin edo tins hitzak, eguna esan nahi du, eta bere plurala tinia da, honek, denboraren igaroa gobernatzen zuen jainkoa zela adierazten duelarik. Unirekin batera, Herkleren edo Aparen ("Aita" esasn nahi duena) aita zen, eta jainko hori, mundu greko-erroamtarrean, Heracles/Hérculesen baliokidea zen.[1]
Tinia, erromatarren Jupiter eta greziarren Zeusen baliokidetzat hartu zuten.[1] Aldaera ezberdinetan agertzen da, Piacenzako gibelean agertzen den bezala, igartzeko erabili zen gibel baten brontzezko eredua.
Bere beste izenetako batzuk, Tin Cilens eta Tin Ouf dira.
Bera agertzen den idazkunetako batzuk, honako hauek dira:
- Oltoseko margo batean (gutxi gora-behera K. a. 500ean): Itun turuce venel atelinas Tinas cilniiaras. (Hau eman du Venel Aterlinasek Tinen seme-alabentzako).
- Arezzoko Kimeran: Tincsvil (Tinentzako opari bat).
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) Montero, Javier Solís. (2018-01-12). «Tinia, el primero de los dioses etruscos» El Café de la Lluvia (kontsulta data: 2025-09-14).