Edukira joan

Tirso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tirso bati eusten dion menade bat ontzi bateko dekorazioan.

Tirsoa -thyrsus (/ˈθɜːrsəs/) or thyrsos (/ˈθɜːrsɒs/; Ancient Greek: θύρσος- ferula communis zurtoinaz egindako makil bat da, mahatsez edo huntzez, batzuetan, lazoak dituena goiko partean, eta pinaburu bat omen dena puntan duena. Sinbolo faliko bat da, batez ere Dioniso jainko greziarrarekin (erromatar panteoian, Baco) lotzen den bizi-indarra irudikatzen duena. Sinbolo honen jatorria antzinako Egipton eta Fenizian dagoela uste da. Traziarrek Antzinaroan asimilatu zuten eta ondoren greziar mundura zabaldu zen.[1][2]

Oparotasunaren, ugalkortasunaren eta hedonismoaren sinboloa omen da,[3] baina aditu guztiak ez daude ados ugalkortasunaren funtzioarekin.[4]

Ferula communis

Edward Olszewski adituak dio tirsoaren errematean dagoen ez dela pinaburu bat, eta hori XIX. mendean egin zen interpretazio bat dela. Bera eta beste adituek, nabarmentzen dute hasieran, ferula comunis landareren adar bat zela, mahats adarrez edo huntz hostoz apainduta Dionisoren sinbolo bilakatzeko. Denborarekin, zeramikan margotzen zuten artistek, ferula comunis goiko infloreszentzia, edo beste zerbait, estilizatu bide zuten, gero eta gehiago, eta bertsio batzuetan, pinaburu bat ematen du. Baina jainkoaren gurtzaile eta apaizek.[5][6]

Beste batzuek, hala ere, Dionisoren gurtzan pinuak duen sinbolismoa eta garrantzia defendatzen dute.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Cirlot, Juan Eduardo. (1998). Diccionario de símbolos. Círculo de Lectores ISBN 84-226-7511-0..
  2. Cooper, J. C.. (2000). Diccionario de símbolos. Gustavo Gili, S.A. de CV, México ISBN 968-887-368-3..
  3. Moulton, Carroll, ed. (1998). Ancient Greece and Rome: an encyclopedia for students. Scribner ISBN 978-0-684-80507-8. (kontsulta data: 2025-12-12).
  4. (Ingelesez) «Thyrsus | Mystery Cult, Dionysus, Rituals | Britannica» Encyclopedia Britannica (kontsulta data: 2025-12-12).
  5. Olszewski, Edward. (2019). «Dionysus’s Enigmatic Thyrsus» Proceedings of the American Philosophical Society 163 (2): 153–173. ISSN 2326-9243. (kontsulta data: 2025-12-12).
  6. (Ingelesez) «The Giant Fennel in Greek Mythology» Mira Karakitsou (kontsulta data: 2025-12-12).
  7. (Ingelesez) Gage, Markos Δ. (2025-10-30). «Mythology» The Thyrsus (kontsulta data: 2025-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]