Edukira joan

Tito Androniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Androniko
Jatorria
Egilea(k)William Shakespeare
Sorrera-urtea1592
IzenburuaThe Lamentable Tragedy of Titus Andronicus
Jatorrizko herrialdeaIngalaterra
Ezaugarriak
Genero artistikoarevenge tragedy (en) Itzuli
Hizkuntzaingeles moderno goiztiarra
Fikzioa

Tito Androniko (jatorrizko izenburua: Titus Andronicus) tragedia bat da, 1593. urtean idatzia, eta William Shakespeare antzerkigile ingelesaren lanetako bat da. Lehen aldiz 1594ko urtarrilean antzeztu zen Londresko The Rose antzokian. Hala ere, lanaren egiletzari eta data zehatzari buruzko iritzi ezberdinak daude. Zenbait ikertzaileren ustez, Shakespearek ez zuen lana osorik idatzi, eta George Peelek idatzitako testu bat moldatu baino ez zuen egin.

Tragedia Erromatar Inperioaren azken urteetan girotuta dago, eta pertsonaia nagusia Tito Androniko da, Erromatar armadako jeneral ospetsua. Haren aurkaria Tamora, godoen erregina da. Shakespearek idatzitako lanik odoltsuena eta bortitzena da. Bere garaian arrakastatsua izan zen arren, garaiko viktoriarrek kritikatu zuten bortizkeria neurrigabeagatik.

Pertsonaia nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • **Tito Androniko**, Erromako jeneral handia.
  • **Marko Androniko**, Tito-ren anaia eta tribuno.
  • **Publio**, Markoren semea.
  • **Lavinia**, Tito-ren alaba eta Bassianoren maitea.
  • **Bassiano**, Erromako enperadorearen anaia.
  • **Saturnino**, Erromako enperadorea.
  • **Tamora**, godoen erregina eta, geroago, Erromako enperatriz bihurtua.
  • **Aarón**, Tamoraren maitalearen eta esklabo beltza.
  • **Lucio, Quinto, Martzio eta Mutzio**, Tito-ren semeak.
  • **Lucio gaztea**, Tito-ren biloba, Lucioren semea.
  • **Alarbo, Demetrio eta Quiron**, Tamoraren semeak.

Tito Androniko Erromara itzultzen da garaile, iparraldeko godoekin izandako gerraren ostean. Ia seme guztiak galdu ditu borrokan, baina lau seme bizirik itzultzen dira: Lucio, Quinto, Martzio eta Mutzio. Garaipena ospatzeko, Tito-k sakrifizio gisa Tamoraren semea, Alarbo, hil egiten du. Geroago, Tamora enperatriz bihurtzen da Saturninok hala erabakita. Bere boterea baliatuz, Tamorak mendekua hartzen du: Tito-ren bi seme hil egiten ditu, Lavinia bortxarazi eta gorputz-adarrik gabe uzten dute, eta Tito bera bere esku propioa mozteko behartzen dute. Azkenean, Tito Tamoraren bi seme harrapatu, hil, eta haien haragiarekin otordu bat prestatzen du. Tamora bera ere hiltzen du, eta ondoren, enperadorearekin batera, bera ere hiltzen da. Azkenik, Lucio enperadore berria izendatzen dute, eta Aarón, Tamoraren morroia, gosez hil dadin zigortzen du, bere ustez egindako guztien bultzatzaile nagusia izan baita.

Egokitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Androniko lanak hainbat egokitzapen izan ditu, literatura lanetan, zineman eta telebistan. Ezagunena Julie Taymor-ek 1999an zuzendutako *Titus* filma da, Anthony Hopkins eta Jessica Lange aktore nagusiekin.

Ohar historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Obrako bortxaketa eszena Filomelaren mitoan oinarrituta dago.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]