Tito Livio Burattini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Livio Burattini
Polish elector (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaAgordo eta Agordo1617ko martxoaren 8a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaKrakovia eta Vilnius1681eko azaroaren 17a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, arkitektoa, egiptologoa, asmatzailea, geografoa, kartografoa eta fisikaria
Lantokia(k)Varsovia eta Krakovia
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
katolizismoa
Burattini "egansuge" hau asmatu zuen.
Misura Universale liburua.

Tito Livio Burattini (Agordo, Veneziako Errepublika, 1617ko martxoaren 8Krakovia, Bi Nazioen Errepublika, 1681ko azaroaren 17) asmatzaile, arkitekto, egiptologo, zientzialari, tresna zientifikoen egilea, bidaiari, ingeniari eta noble veneziarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agordon jaioa, egungo Italian, Paduan eta Venezian ikasi zuen. 1639an, John Greaves matematikari ingelesarekin batera, Gizako Piramide Handia ikertu zuen.[1] Burattinik, Isaac Newtonek egin zuen moduan, Greavesek asmatutako neurriak erabili zituen Lurraren zirkunferentzia zehatz-mehatz neurtzeko. Ondoren, Alemaniara joan zen, 1641ean eta Vladislav IV.a Vasa Poloniara joateko gonbidapena egin zion. Behin Varsovian,1647an, Burattinik lau hegal zituen aireontzi planeatzailea prestatu zuen.[2] Aparatu horrekin 1648an katu bat altxatu zuen baina ez pertsona bat. Clive Hart-ek prestatutako The Prehistory of Flight liburuan zera dio: aparatuko bidaiariak lurra hartzerakoan kalte txikiak besterik ez zituela jasoko.[3]

Beste asmakizuna Sistema metriko hamartarra antzeko denboran oinarrituta neurrien sistema izan zen. Proposamena, 1675an, Vilnan, Misura universale liburuan plazaratu zuen.[4] Gaur egungo metroarekin konparatuta aldea zentimetro erdikoa da. Dirudienez bera izan zen luzerako neurria izendatzeko metro hitza erabili zuena.

Krakovian ezagutu zituen beste bi gizonekin batera optikako esperimentuak egin zituen eta Artizarraren gainean dauden irregulartasunak aztertzen lagundu zuen. Miskrokopio zein teleskopioetan erabiltzeko leiarrak asmatu zituen eta batzuk Leopoldo Medici kardenalari eman zizkion. Baita ere kalkulagailu bat asmatu zuen; azken asmakizun hau Fernando II.a Medici Duke Handiari eman zion.[5]

Krakovian hil zen, 64 urte zituelarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Shalev, Zur (2005). «The Travel Notebooks of John Greaves». Hamilton, Alastair; van den Boogert, Maurits H; Westerweel, Bart, eds. The Republic of Letters and the Levant. Brill Publishers. p. 94. ISBN 978-90-04-14761-4.
  2. Ibidem.
  3. https://www.nytimes.com/1985/11/17/books/in-short-nonfiction-man-was-meant-to-fly-but-not-at-first.html
  4. https://royalsocietypublishing.org/doi/pdf/10.1098/rsnr.2005.0124
  5. https://brunelleschi.imss.fi.it/museum/esim.asp?c=300102

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]