Edukira joan

Tito Tarkinio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tito Tarkinio
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. VI. mendea
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaRegillus (en) Itzuli, K.a. 499 ( urte)
Heriotza moduaborrokan hilda
Familia
AitaTarkino Harroa
AmaTullia Minor
Haurrideak
LeinuaTarquin dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra

Tito Tarkinio (Latinez: Titus Tarquinius) Luzio Tarkinio Harroa, Erromako azken erregearen semeetako bat izan zen. Tito Livio eta Fabio Piktor lehenengo erromatar historialariaren idatzi fragmentuetan jasotzen denez, Tito seme zaharrena zen;[1] hala ere, Dionisio Halikarnasokoak ezetz dio.[2]

Dionisioren arabera Tarkinio Harroaren seme bakoitza hiri ezberdineko erregea zen: Tito Signiako erregea izan zen. Hala ere, beste iturri batzuk Signia K.a 508. urtean sortu zela diote.[3] Bere ardurekiko men egitea alde batera utzita, Liviok eta Dionisiok Tito eta bere anaia gazteagoa Arruns, baita Lucius Junius Brutus bere lehengusua, Delfosko orakuluarengana joan zirela adierazten dute, erregeak ikusitako omen baten interpretazioa jasotzeko.[2]

Erromako monarkia erori ondoren, tradizioz K.a. 509an datatua, Liviok Tito bere aitaren laguntzarekin Caere-ra erbesteratu zela jasotzen du. Dionisioren arabera Tito bere aitaren alde borrokatzen hil zen Erregilo Lakuko guduan. Livioren arabera, ordea, Tito bizirik irten zen gudutik, nahiz eta zauri larriak izan. Liviok emandako gudaren data ez dago argi: berak bi tradizio aipatzen ditu, eta horien arabera gerraren data K.a. 499 edo K.a. 496 izan daiteke.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Cornell, Tim. (2012). The Beginnings of Rome: Italy and Rome from the Bronze Age to the Punic Wars (c.1000-264 BC). Taylor and Francis ISBN 978-0-415-01596-7. (kontsulta data: 2025-08-27).
  2. a b Timmer, Jan Martin. (2024-06-01). «Walter Eder, Bürger und Staat im griechisch-römischen Altertum. Gesammelte Schriften. (Historia, Zeitschrift für Alte Geschichte. Einzelschriften, Bd. 271.) Stuttgart, Steiner 2023» Historische Zeitschrift 318 (3): 651–653.  doi:10.1515/hzhz-2024-1134. ISSN 2196-680X. (kontsulta data: 2025-08-27).
  3. Walbank, F. W.. (1953-06). «The Roman Magistrates - T. R. S. Broughton: The Magistrates of the Roman Republic. Volume I : 509 B.C.–100 B.C. (Philological Monographs, XV.) Pp. xix+578. New York: American Philological Association (to be ordered through Blackwell, Oxford). 1951. Cloth.» The Classical Review 3 (2): 111–113.  doi:10.1017/s0009840x00175924. ISSN 0009-840X. (kontsulta data: 2025-08-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]