Tito Verginio Trikosta (kontsula K.a. 479an)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tito Verginio Trikosta Rutilo (?-K.a. 463) (latinez Titus Verginius Tricostus Rutilus), erromatar kontsula izan zen K.a. 479an Zeson Fabio Vibulanorekin.

Tito Verginio, kontsula izan zen, Fabia gensa, Veii hiri etruskoaren aurkako gerra eurek bakarrik jarraitzeko Erromatik irten zenean.

Fasti kontsularrek, Opiter izeneko bat aipatzen dute kontsul honen aitona bezala, ziuraski, Opiter Verginio Trikosto, K.a. 502an kontsula izan zena. Bere aita, Prokulo izango zen, honen hiru semeak, Aulo Verginio Trikosta, Prokulo Verginio Trikosta Rutilo eta Tito Verginio Trikosta Rutilo, kontsulak izan zirelarik. Hemen adierazitako genealogia ez da ziurra.

Verginio hau, beranduago, augurea izan zen, eta, Tito Verginio Augur izenarekin hil zen K.a. 463an, urte horretan Erroma osoa hartu zuen izurriaren ondorioz.


Aurrekoa
Marko Fabio Vibulano eta Gneo Manlio Zintzinato
Erromatar kontsula Zeson Fabio Vibulanorekin
K.a. 479
Ondorengoa
Luzio Emilio Mamerko eta Gaio Servilio Estrukto Ahala