Titulu (immunologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Odol-serum baten titulua immunologia klinikoan erabiltzen den prozedura da odol edo serum baten antigorputzen kontzentrazioa neurtu ahal izateko [1].

Gaixotasun infekziosoak harrapatzerakoan odoleko antigorputzen kontzentrazioa, mikrobio patogenoaren aurkakoa, igo ohi da. Klinika eta ospitaletako laborategietan batzuetan ez da zuzenean bilatzen gaitz infekzioso baten mikrobio eragilea: horren ordez mikrobio hori zeharka identifika daiteke, odolean agertzen diren mikrobio horren aurkako antigorputzak antzematerakoan.

Gizabanako batek mikrobio baten aurkako antigorputzak odolean baldin baditu, infektatuta izan den zantzua da. Infekzioa aspaldian gertatu bazen, antigorputzen kontzentrazioa txikia izan ohi da, eta berria baldin bada kontzentrazioa handiagoa izan ohi da. Halere, antigorputzen kontzentrazioaren neurketa bakar batek gaixoa inoiz infektatuta izan den adieraziko digu soilik [2]. Infekzioa aktiboa den ala ez ikusteko neurketa desberdinak egin beharko dira, eta antigorputzen kontzentrazioa igo egiten dela ziurtatzea.

Gaitz infekzioso guztiek antzemateko ez du balio prozedura honek, hainbat mikrobioren infekzioek (Neisseria gonorrhoeaerenak, adibidez) ez baitute erantzun immunitario nabarmena eragiten.

Odol-serum baten titulua kalkulatzeko odol-serumaren diluzioak prestatzen dira lehenik eta behin (1/20, 1/40, 1/80, 1/160....) Diluzio bakoitzean, jakina, antigorputzen kontzentrazioa txikiagoa izango da (horren arabera, 1/80 titulua duen serumak 1/160 titulua duenaren baino antigorputz gutxiago ditu). Diluzio hauetako bakoitzari antigeno kopuru bera jartzen zaio, eta aglutinazioa aztertzen da: serumaren titulua aglutinazioa ematen duen azken diluzioa izango da (adibidez, 1/160).

Test serologiko honen beste aplikazioa gaixotasun autoimmuneen azterketan datza: gaitz horietan garrantzitsua da autoantigorputzen kontzentrazioa jakitea, eta teknika hau aplikatuz jakiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Título de anticuerpos en sangre Medline Plus
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:868 orr.