Tivoli Lorategiak
| Tivoli Lorategiak | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Estatu | |
| Eskualdea | Hovedstaden |
| Udalerria | Copenhagen Municipality |
| Koordenatuak | 55°40′25″N 12°34′06″E / 55.673611111111°N 12.568333333333°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1843ko abuztuaren 15a |
| Jabea | Tivoli A/S (en) |
| Izenaren jatorria | Jardin de Tivoli (en) |
| Arkitektura | |
| Bisitariak urtean | 4.031.000 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Vesterbrogade 3, 1630 København V |
| Webgune ofiziala | |
Tivoli Lorategiak (danieraz izen osoa Københavns Tivoli) Kopenhage hiriaren barruan dagoen jolas-parkea da. Munduko atrakzio parke zaharrena da Kopenhage ondoan dagoen Klampenborg-eko Dyrehavsbakken jolas-parkearen ondoren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean Tivoli & Vauxhall izena eman zitzaion Parisko Tivoli lorategiak eta Londongo Vauxhall parkea gogora araziz. Georg Carstensen izan zen fundatzailea eta famatua da Kristian VIII-ari parkea egiteko baimena eskatzerakoan erabili zuen esaldia: jendea ondo pasatzen ari denean ez du politika kontutan pentsatzen. Erregeak mendebaldeko atetik gertu zegoen lur sail bat utzi zion errentan, 61.000 m² hain zuzen ere.
1843. urtean ireki zituen ateak. Hasiera hasieratik gauza exotikoak izan zituen parkeak, hala nola, Ekialde Urruneko eraikinak, zaldiko-maldikoak, musika emanaldiak, eta baita lorategi bitxiak, jatetxe eta kafetegiak eta baita mendi errusiar primitibo bat ere. Gauez argiek giro berezia jartzen zioten gainera parkeari.
Atrakzio bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pantomimeteatret: 1874. urtean eraikitako txinatar pantomima antzerkia; gerora Tivoliren sinbolo bihurtu da.
- Rutschebanen errusiar mendia: 1914. urtean eraiki zuten, gaur egun ere lanean dirauen errusiar mendirik zaharrenetakoa da.
- Tivolis Koncertsal: 1956. urtean inauguraturiko musika aretoa. Bertan ospatu zen 1964. urteko Eurovision abesti lehiaketa.
- Himmelskibet zaldiko-maldikoa: 2006. urtean irekia, munduko zaldiko-maldiko garaiena da, 80 metrotako altueran baitago.
Tivoliko atrakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte osoko atrakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izena | Itzulpena (euskaraz) | Abiadura | Indar zentrifugoa | Altuera | Iraupena (bueltako) | Bagoi kopurua | Fabrikatzailea | Martxan jarritako urtea | Bestelakoak |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Aquila | Arranoa | 4G-raino | Zamperla | 2013 | |||||
| Ballongyngen | Globo kulunkaria | 10 km/h | 18,7 m | 4-5 min | 6 | 1943 | |||
| Den flyvende Kuffert | Maleta hegalaria | 2,5–3 km/h | 13 m | 7,35 min | 47 | Mack rides | 1993 | Eszena kopurua: 32 | |
| Den lille Drage | Dragoi txikia | 3 min | 8 | Chance Manuefacturing CO. Inc. | 2013 | Hegalari txikia izeneko atrakzioa birmoldatua | |||
| Det Gyldne Tårn | Urrezko dorrea | 1,5 G | 63 m | S&S Worldwide, Inc. | 1999 | ||||
| Dragebådene | Dragoi txalupak | 16 | Ellehammer | 2000 | Izen zaharra: txalupak | ||||
| Fatamorgana | Fatamorgana | 2,5 G | 45 m | 3 min | Huss Park Attractions | 2016 | Fatamorganak dragoia ordezkatu zuen | ||
| Dyrekarrusellen | Animalien karrusela | 3 min | 9 | 1920 | Animaliak 1895 ingurukoak dira | ||||
| Dæmonen | Deabrua | op til 62 km/h | +4 G | 28 m | 2 | Bolliger & Mabillard | 2004 | ||
| Fyrtårnet | Itsasargia | 4 m | 3 min | 6 | Zamperla | 2010 | |||
| Galejen | Piraten barkuak | 45 km/h | 1,45 min | 20 | 1937 | ||||
| Himmelskibet | Zeruko ontzia | 3 m/s | 80 m | Funtime | 2006 | ||||
| Kamelen | Gameluak | 26 km/h | 1 | Zierer Karussell- und Fahrzeugbau | 2019 | Gameluek karabana ordezkatu zuten | |||
| Linie 8 | 8. trena | 10 km/h | 7-10 min | B&M | 1969 | ||||
| Minen | Meategia | 4 min | Mack rides | 2003 | Izen zaharra: bainuontziak | ||||
| Monsunen | Montzoia | +4,2G | 12 m | Zierer Karussell- und Fahrzeugbau | 2001 | ||||
| Nautilus | Nautilus | 15 km/h | 5,95 m | 12 | Zierer Karussell- und Fahrzeugbau | 2007 | |||
| Mælkevejen | Esne-bidea | 10 | Mack rides | 2019 | Esne-bideak Odin Express ordezkatu zuen | ||||
| Pandaen | Panda | 5,5 m | 1 | S&S Worldwide, Inc. | 2000 | ||||
| Radiobilerne | Auto telegidatuak (autotxokeak) | 10 km/h | 3 min | 18 | I.E. Park | 1964 | |||
| Rutschebanen | Errusiar mendia | 60 km/h | 12,6 m | 2,15 min | 5 | Valdemar Lebech | 1914 | Aldi berean 3 tren ibil daitezke | |
| Skærsilden | Garbitokia | 1952 | |||||||
| TikTak | TikTak | 3 min | 20 | Mondial - World of Rides | 2018 | TikTak-ek ziba edo tronpoa ordezkatu zuen | |||
| Stjernetårnet | Izarren dorrea | 12 m | 3 min | Zamperla | 2013 | ||||
| Tempeltårnet | Tenpluko dorrea | 9 m | Heege OD | 2000 | |||||
| Vertigo | Vertigo | 100 km/h | 5,2 G | 45 m | 3 min | 2 | Technical Park | 2009 | |
| Veteranbilerne | Auto klasikoak | 6 km/h | 11-12 | 1959 |
Sasoika jartzen dituzten atrakzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musika karrusela (Musikkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik) (2019an udaran ere martxan egon zen)
- Ipotxen trena (Nissetoget) (Gabonak)
- Zabudun edo kolunpiodun karrusela (Svingkarrusellen) (Urria, azaroa eta abenduan soilik)
- Lanpara txinatarrak (Den kinesiske Lygte) (Gabonak)
- Gabonetako espresoa (Juleekspressen) (Gabonak)
- Mendiko txirrista (Kælkebakken) (Gabonak)
- Sorginduak (Det Hjemsøgte) (Halloween)
- Su artifizialak larunbatero (Maiatzetik Irailera)
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tivoli Lorategietako sarrera gauez.
-
Pantomimeteatret antzokia.
-
Tivoliko gaztelua.
-
Dæmonen mendi errusiarra.
-
Parkea argiztaturik abenduko gau batean.
-
H.C. Andersen Gaztelua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Danieraz)(Ingelesez) Tivoli parkearen webgune ofiziala
