Toña
| Toña | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | golden sand beach (en) |
| Luzera | 120 m |
| Zabalera | 85 m |
| Azalera | 10.200 m² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°23′38″N 2°41′42″W / 43.394°N 2.695°W |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
| Udalerria | Mundaka |
| Ur-gorputza | Gernikako itsasadarra |
Toña[1] Bizkaiko hondartza txikia da. Mundaka udalerrian kokatzen da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Busturia herriaren erdialdean kokatzen da, parke baten alboan. Gernikatik Bermeorako trenbideak geltokia dauka hondartzaren ondoan. Hondartza udal-pilotalekuaren azpian dago, Txatxarramendi uhartetik gertu. Guztira 120 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 10.200 m2-ko azalera dauka eta 3.000 m2-ko azalera itsasgora denean.
Arriskugarritasun txikia dauka, eta uraren kalitatea ertaina da. Hondartzara joaten den batez besteko jende kopurua handia da. Txatxarramendiko uhartean, parke botaniko bat dago, eta haurrentzako jolas parkea. Horrez gain, "Benidorm" deritzon zona bat dago udan jendeak eguzkia hartzeko erabiltzen duena.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundaka eta Laida hondartza batzen dituen ferry zerbitzua dago udan. Zerbitzu hau eguraldi ona dagoen egunetan bakarrik egoten da eskuragarri. Barkua Txatxarramendi uhartearen atzeko aldetik hartzen da, AZTIren laborategiaren ondoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 199. arauaː Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak. (kontsulta data: 2025-11-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Bizkaiko hondartza eta kalak | ||
|---|---|---|
|
Abiña • Antzorape • Areatza • Areeta • Areatzatxu • Armintzakalde • Armintza • Arriatera • Arribolak • Arrigorri • Arrigunaga • Arrizabala • Askibil • Astondo • Atxabiribil • Bakio • Barasorda • Barinatxe • Barrika • El Lastrón • Endaidi • Ereaga • Errotatxu • Gorliz • Gorrondatxe • Ikatzaren hondartza • Isuntza • Kanala • Kanalape • Kanterape • Karraspio • Karraspiotxikia • La Arena • Laga • Laida • Laidatxu • Lapatzeak • Meñakotz • Muriola • Ogella • Ondartzape • Plentzia • Portuaundi • Portutxiki • Portu Zaharra • Sagustan • San Antonio • Sokako senoa • Tonpoitxikia • Toña • Uraundi • Usendegi • Urtzuriaga • Zierbenako portua | ||
