Edukira joan

Toaripi Lauti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toaripi Lauti
3. Governor-General of Tuvalu (en) Itzuli

1990eko urriaren 1a - 1993ko abenduaren 1a
Tupua Leupena (en) Itzuli - Tomu Sione (en) Itzuli

Tuvaluko Lehen Ministroa

1978ko urriaren 1a - 1981eko irailaren 8a - Tomasi Puapua (en) Itzuli
Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

1978ko urriaren 1a - 1981eko irailaren 8a
1. Chief Minister of Tuvalu (en) Itzuli

1975eko urriaren 2a - 1978ko urriaren 1a
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea

Bizitza
JaiotzaPapuako Lurraldea eta Golkoa (Papua Ginea Berria)1928ko azaroaren 28a
Herrialdea Tuvalu
HeriotzaFunafuti2014ko maiatzaren 25a (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoahautagai independente

Toaripi Lauti (Golkoa, Papuako Lurraldea, 1928ko azaroaren 28aFunafuti, 2014ko maiatzaren 25a) Tuvaluko lehendabiziko lehen ministroa izan zen 1978tik 1981era.

Sei urtez ikasi zuen Vainapuko lehen hezkuntzako eskolan, 1938tik 1944ra, eta 1945ean Fijira joan zen ikastera, eta bi urte geroago Zeelanda Berrira. 1952tik 1953ra Christchurcheko Irakasleen Prestakuntza Eskolako ikaslea izan zen.

1954tik 1962ra Tarawan irakasle izan zen, King George V Secondary Schoolen. 1962tik 1974ra Nauruko Fosfatoaren Britainiar Batzordearekin industria-harremanetarako ofiziala izan zen.

1974an politikan sartu zen eta Gilbert eta Ellis uharteetako batzarreko kide aukeratu zuten oposizioko buru gisa. 1975etik 1978ra Tuvaluko koloniako ministro burua izan zen.

Tuvaluren independentziarekin, 1978an, Lauti herrialdeko lehen ministro bihurtu zen. Agintaldian iruzur baten biktima izan zen gobernuaren dirua inbertitzean. Azkenean dirua berreskuratu zuen arren, hautesleen konfiantza galdu zuen eta 1981ean hauteskundeak galdu zituen Tomasi Puapuaren aurka.

1990etik 1993ra herrialdeko gobernadore nagusia izan zen.