Tobiasen liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tobias bere aitari agur esaten. William-Adolphe Bouguereau (1860)

Tobiasen liburua (hebreeraz טוביה Tobiah "Yahweh ona da") Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa da. Arameraz idatzita dago, K. a. IV. edo III. mendean, eta Tobiasen historia kontatzen du. Ezkontzari, familiari, hildakoekiko betebeharrei eta abarren erabilerari buruzko ikasgaiak jasotzen ditu.

Protestanteek apokrifotzat jotzen dute, Tanajen inoiz ez dutelako sartu eta antzinako judaismoan kanonikoa ez delako. Hala ere, greziar-hebrear Biblian (Septuaginta) eta Itsaso Hileko Eskuizkribuen aramera eta hebreerazko pasarteetan dago.

Argumentua

Tobias Itun Zaharreko bi pertsonaiaren izena da, aita eta semea. Neftali tribuko juduak ziren. Niniven erbesteraturik zela, aita itsutu zen eta semea Media lurraldera bidali zuen. Azarias izeneko ezezagun batek Ekbatanara eraman zuen Tobias gaztea eta han Sararekin ezkondu zen. Ninibera itzulirik, Azariasek aitaren itsutasuna nola sendatu erakutsi zion. Azarias hori Rafael goiaingerua omen zen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tobiasen liburua Aldatu lotura Wikidatan