Tokata eta fuga re minorren, BWV 565

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tocata eta fuga re minorren, BWV 565» orritik birbideratua)
Tokata eta fuga re minorren, BWV 565
Jatorria
Sorrera-urtea1700(e)ko hamarkada
IzenburuaToccata und Fuge d-Moll, BWV 565
Mugimenduamusika barrokoa
Ezaugarriak
Tonoare minor
Bestelako lanak
MusikagileaJohann Sebastian Bach

IMSLP: Toccata_and_Fugue_in_D_minor,_BWV_565_(Bach,_Johann_Sebastian) Edit the value on Wikidata

Toccata eta Fuga re minorren, BWV 565, Johann Sebastian Bachek idatzitako musika pieza bat da. Pieza, tocata zati batekin irekitzen da, eta, ondoren, koda batean amaitzen den fuga dago. Organorako errepertorioko obrarik ospetsuenetako bat da.

Ikertzaileak ez datoz bat noiz konposatu zen. 1704an izan zitekeen (konpositorea oraindik nerabe bat zenean), ezohiko ezaugarrien azalpen bat izango zena; ordea, 1750eko bezalako data berantiarra iradoki izan da (Bach 1750ean hil zen). Pieza, neurri handi batean, garai barrokoko Alemania iparraldeko organo eskolaren ohiko ezaugarrietara egokitzen da, eragin estilistiko dibergenteekin, Alemaniako hegoaldearen ezaugarriak bezala.

Aieru ugari egon arren, konposizioaren existentziaren lehen mendeari buruz ziurtasunez esan daitekeen askorik ez dago, aldi horretatik Johannes Ringkek idatzitako eskuizkribu batean bizirik iraun zuela izan ezik. Lanaren lehen argitalpena, Bachen Berpizkundearen garaian, 1833an izan zen, Felix Mendelssohnen ahaleginei esker, 1840an obra kontzertu ospetsu batean ere interpretatu zuena. XIX. mendearen bigarren erdian, Carl Tausigen pianorako bertsio arrakastatsu batek piezarekiko zaletasuna indartu zuen, baina XX. mendera arte ez zen bere ospea Bachen organorako beste konposizio batzuena baino handiagoa izan. Ospe hori are gehiago handitu zen, adibidez, Walt Disneyren Fantasian sartu zelako (Stokowskiren orkestra-transkripzioan), konposaketa hau organorako errepertorioko obrarik ospetsuena izatera iritsi zen arte.

Piezari buruzko analisi ugari eta askotan gatazkatsuak argitaratu dira: adibidez, organorako musikari buruzko literaturan, askotan ekaitza irudikatzen duen programa-musika gisa deskribatzen da, eta Disneyko Fantasiaren testuinguruan, berriz, erabateko musika gisa sustatu zen, ekaitza bati lotua baino. XX. mendearen azken laurdenean, Peter Williams eta Rolf-Dietrich Claus bezalako adituek piezaren inguruko ikerketak argitaratu zituzten, eta haren benetakotasunaren kontra argudiatu zuten. Bachen adituek, Christoph Wolff kasu, Bachi esleitzea defendatzen dute. Beste iruzkingile batzuek ez dituzte aintzat hartu benetakotasunari buruzko zalantzak, edo uste dute eskuduntzaren kontua ez zegoela erabakita. Bach-Werke-Verzeichnisen edizio bakar batek ere ez du Tocata eta Fuga sartu zalantzazko lanen artean, ezta Leipzigeko Bach Artxiboaren webguneak ere, azken honek esleipenaren gaiari buruzko ikuspuntu alternatiboak aipatzen baditu ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ringken eskuizbribuaren azala.

BWV 565erako dagoen iturri ia garaikide bakarra Johannes Ringken datarik gabeko kopia bat da[1][2]. Kalkulu ezberdinen arabera, eskuizkribua Bachen heriotza baino hamar urte lehenago edo ondorengo uneren batean idatzia izan zela da, 1750aren inguruan. Ringkek Bachen partitura baten lehen kopia egin zuen 1730ean, 12 urte zituenean. Ringken idazkeraren bilakaera kontuan hartuta, BWV 565en bere kopia Bachen konposaketa baten lehen kopia egin eta gutxira idatzia izan zela ondoriozta daiteke; honela, BWV 565en bere eskuizkribuaren data 1730 eta 1735 artean egin zela pentsa daiteke, Ringkek 15 urte inguru zituenean. Garai horretan, Ringk Johann Peter Kellner Bachen ikasle ohiaren ikaslea zen Gräfenroda herrian[3], eta ziur aski bere maisuak aurkeztutakoa fideltasunez kopiatu zuen. Zenbait akats daude partituran, hala nola noten balioak ez batzea neurri bat behar bezala osatzeko. Akats hauek Kellnerren deskuidu tipiko bat erakusten dute, Bachen lanen 60 kopia baino gehiago utzi zituena[1].

Ringken eskuizkribuaren azalean, italierazko lanaren izenburua Toccata con Fuga bezala idazten da, Johann Sebastian Bach obraren konpositore bezala izendatzen da eta bere tonalitatea "ex. d. #." bezala adierazten da, gako-armadura re minor delarik. Hala ere, Ringken eskuizkribuan pentagramek ez dute inolako ♭ akzidentalik klabean (re minorrean pieza bat idazteko ohiko modua litzatekeena). Aldiz, Ringken eskuizkribuan, doriar moduko Ren idatzita dago pieza. Bachen katalogatutako beste pieza bat ere Toccata eta Fuga bezala ere ezagutzen zen Re minorrean, eta "doriar" kalifikazioa bera zuen. Pieza horrek, BWV 538, "Doriar" ezizena jaso zuen, BWV 565etik bereizteko erabiltzen den kalifikatzailea. BWV 565 partituren edizio gehienek Re minorraren gakoa erabiltzen dute, Ringken eskuizkribuak ez bezala[4][5].

Partitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]


\new Score <<
  \new PianoStaff <<
    \new Staff <<
      \new Voice \relative c''' {
        \set PianoStaff.connectArpeggios = ##t
        \override Score.NonMusicalPaperColumn #'line-break-permission = ##f
        \tempo Adagio
        \voiceOne
        a8 \fermata \prall b,32 \rest g'64 f e d cis32 d16 b \rest b8 \rest \fermata
        a \fermata \prall b32 \rest e, f cis d16 b' \rest b8 \rest \fermata |
        s2. \oneVoice <bes, cis e>4 ~ \arpeggio
        <bes cis e>4 d
      }
      \new Voice \relative c'' {
        \voiceTwo
        a8 \fermata \prall s32 g64 f e d cis32 d16 s8. s2 |
        s1
        s4 a
      }
    >>
    \new Staff <<
      \new Voice \relative c' {
        \clef "bass"
        s2 a8 \fermata \prall d,32 \rest e f cis d16 d \rest d8 \rest \fermata |
        \voiceOne
        a'8 \fermata \prall d,32 \rest g64 f e d cis32 d16 d16 \rest d8 \rest \fermata d4 \rest <cis e g>4 ~ \arpeggio |
        <cis e g> ~ g'16 e fis8
      }
      \new Voice \relative c {
        \voiceTwo
        s1
        a8 \fermata \prall s32 g64 f e d cis32 d16 s8. s2 |
        s4 d'4
      }
    >>
  >>
  \new Staff \relative c, {
    \clef "bass"
    R1 |
    r2  d ~ |
    d
  }
>>

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Bach: Sämtliche Orgelwerke in 10 Bänden» www.breitkopf.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  2. Bach, Johann Sebastian, 1685-1750.. (2000). Toccata und Fuge d-Moll, BWV 565 : Faksimile der ältesten überlieferten Abschrift von Johannes Ringk : Staatsbibliothek zu Berlin, Preussischer Kulturbesitz, Handschrift Ms. Mus.ms. Bach P 595. (1., limitierte Aufl. argitaraldia) Verlag Dohr ISBN 3925366784. PMC 43722214. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  3. (Alemanez) Billeter, Bernhard. (2004). Musiktheorie und musikalische Praxis: gesammelte Aufsätze. Peter Lang ISBN 9783039103751. (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. Developers, S. B. B.. «Digitalisierte Sammlungen der Staatsbibliothek zu Berlin» Digitalisierte Sammlungen der Staatsbibliothek zu Berlin (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  5. «Bach, Johann Sebastian / Präludien, Toccaten, Fantasien und Fugen II / Frühfassungen und Varianten zu I und II / Bärenreiter Verlag» www.baerenreiter.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]