Toivo Mikael Kivimäki
Toivo Mikael Kivimäki (Tarvasjoki, 1886ko ekainaren 5a – Helsinki, 1968ko maiatzaren 6a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 1932tik 1936ra.
Helsinkiko Unibertsitateko Zuzenbide Zibileko departamentua zuzendu zuen 1931tik 1956ra. Politikan Alderdi Nazional Aurrerakoiko kide izan zen eta diputatu 1922an, 1924-1927an eta 1929-1940an. Barne ministroa (1928-1929) eta Justizia ministroa (1931-1932) izan zen. 1932tik 1936ra Finlandiako lehen ministroa izan zen eta 1940tik 1944ra Finlandiako enbaxadorea Alemania Nazian.
Bigarren Mundu Gerraren amaieran, beste politikari batzuekin batera epaitu zuten, Jarraipenaren Gerraren erantzule izatea egotzita. 1946an bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 1948an askatu zuten.
